Emma Ríos Maneiro
Emma Ríos Maneiro | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Emma Ríos Maneiro |
Jaiotza | Vilagarcía de Arousa, 1976ko apirilaren 1a (48 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Coruñako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, marrazkilaria eta ilustratzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | komikia |
Emma Ríos Maneiro (Villagarcía de Arousa, Pontevedra, Galizia, 1976ko apirilaren 1a) istoriotxo-marrazkigilea eta ilustratzailea da. Egun, merkatu estatubatuarrean dihardu lanean, eta agerikoa da mangak harengan duen eragina.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emma Ríos Ourensen bizi izan zen, eta txiki-txikitatik irakurri izan ditu komikiak, besteak beste, Chris Claremont-en X patruila, Sienkiewiczen Mutante Berriak eta, batez ere, Katsuhiro Ōtomoren Akira, zeinaren eraginez deskubritu baitzuen bere bokazioa.[1] Hala ere, baztertu egin zuen hain mangarenak diren grisak, bilbeak eta ur-koloreak erabiltzea fotokopiazko lehen fanzineetan, eta gehiago baloratu zuen John Busca, Harvey Kurtzman edo Jack Kirby egileen tintaren akabera.[1]
Coruñako Unibertsitatean Arkitekturan lizentziatu zen, eta horrek espazioaren ezagutza handia eman zion: nabarmena da haren prespektibetan eta ikuspuntu-aldaketetan.[1] Ikasketa horiek komikiaren munduko lehen eskartzeoekin uztartzen zituen, non 1990eko hamarkadaren erdialdetik aurrera hainbat kolaborazio egin baitzituen tokiko fanzineetan, hala nola El bolchevique vespertino, Esto es la guerra, Mensajes en una botella edo Comikaze.
Lanbide hastapenak (2002-2007)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitekto lana utzi gabe, Enma Ríosek bat egin zuen Polaqia marrazkilarien kolektiboarekin. Haren bidez jarraitu zuen A Prueba de Balas (2003) seriea, eta Pablo Pérezek kolaboratu zuen gidoietan.[1] 2005ean, Ron Cacique markaren publizitate-kanpaina baterako ilustrazioak ere egin zituen.
2005ean eta 2006an Andenneko aretora eta 2006an Angulemakora gonbidatu zuten, L'inédit fanzinearen standean.
Espainia mailako hainbat argitalpenetarako istorio laburrak idatzi ondoren, hala nola, Dos vez breve (2006) eta Los Reyes Elfos: Historia de Faerie 2, Expocómic-eko Autore Errebelazioaren saria jaso zuen, 2008an. Urte hartan bertan, San Pedro de Mezonzoko (Coruña) biaduktua zaharberritzeko proiektuan lagundu zuen: Maria Pita pintatu zuen zutabeetako batean.[1] Asef Fundazioaren Lingua Comica beka ere lortu zuen, eta Japonian komiki bat amaitzeko aukera eman zion horrek.[2]
Amerikar abentura (2008-oraina)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Warren Ellisek haren aipamena egin ondoren bere web-orrian, Matt Gagnonen eskaintza bat jaso zuen (Boom! Studios-en editorea), 4 zenbakiko miniseriea egiteko.[1] Orduan, bere arkitektura-estudioa utzi zuen komikian jarduteko buru-belarri, eta Hexed (2008) sortu zuen, Michael Alan Nelson zela gidoilari, eta Cris Peter koloreetan. Ordurako, Viñetas desde el Atlántico komiki-aretoko izarretako bat zen.[3][4]
Avilésko Jardunaldietan, CB Cebulski ezagutu zuen, zeinak Marvel Comics-en editore Nick Lowerekin jarri baitzuen harremanetan. Lowek Runaways-erako fill-in bat egitea eskaini zion, eta, ondoren, Mark Waid-ek idatzitako Doctor Strangen miniserie bat. Halaber, Ricardo Gómezen gidoiarekin, Amadís de Gaularen egokitzapena egin zuen SM taldearentzat.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A prueba de balas (2001, fanzinea; 2003, comic booka)
- Hexed (2008)
- Pretty Deadly (2013), 1, 2 eta 3. liburukiak
- Mirror 1, 2
- I G
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arteixoko lehiaketaren lehen saria (1998).
- Ourenseko Istoriotxo Lehiaketako 3. saria (2004).
- Autore onenarentzako saria Expocomic-en, Madril, 2008.[5]
- Azal-egile onenaren 2020ko Eisner saria, Bella Muerte-engatik.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f FERNÁNDEZ, David (05/03/2009). Zona Negativa entrevista a Emma Ríos, Zona Negativa.
- ↑ VARELA, Ángel (09/01/2009). Una dibujante gallega lanza un cómic en el mercado estadounidense, "La Voz de Galicia".
- ↑ M. F. (11/8/2009). Viñetas desde o Atlántico abre hoy las puertas de sus 14 exposiciones, La Voz de Galicia.
- ↑ JIMÉNEZ, Jesús (01/12/2010). Emma Ríos: "Trabajaba como arquitecto y lo dejé todo para ser dibujante", RTVE.
- ↑ Web de Expocómic[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Periódico, El. (25 de julio de 2020). «Los Eisner premian a los españoles Paco Roca y Emma Ríos» elperiodico.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Steiner from Mars, egilearen bloga.
- Emma Ríos 2012ko ekainaren 27an artxibatua Wayback Machinen, José A. Serranok Guía del cómic-erako, 08/2009
- Emma Ríos "Banda deseñada" atarian (galiziera)
- Emma Ríos Maneiro, Galiziako atarian
- Emma Ríos, dibujante de cómics, erreportajea RTVEn (2010/12/14)
- Mark Waid protagonista duen Hexed-en sustapen-bideoa (ingelesez)