Edukira joan

Emakumezkoen Traineru Ligako 2018ko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2018ko Euskotren Liga
San Juan Ligako irabazle
Datu orokorrak
Antolatzailea TKE Liga
Partaideak 4 talde
Estropadak 14 estropada 2 (play-off)
Hasiera 2018ko ekainaren 30a
Amaiera 2018ko irailaren 16a
Palmaresa
Txapelduna San Juan
Txapeldunordea Orio
Ohorezko tx. Arraun Lagunak eta Hondarribia
2017
2019

Emakumezkoen Traineru Ligako 2018ko denboraldia Euskotren Ligaren hamargarren denboraldia izan zen. San Juan izan zen txapelduna bosgarren aldiz jarraian[1].

Aldaketa nabarmenak izan ziren 2018ko edizio honetan. Bigarren maila bat eratu zen, Galizian bertako Liga eta euskaldunen eta kantabriarren artean ETE Liga, ondorioz denboraldiaren amaieran play-offak jokatu ziren Ligako azkenaren eta Galiziako eta ETE Ligako lehenengo bien artean. Horretaz gain Ligako estropada kopurua nabarmen handitu zen, zortzi estropada izatetik 14 izatera pasaz, hauei play-offetako beste bi gehitu behar zaizkie[2]. Jardunaldi bikoitzeko bi Bandera jokatu ziren, A Coruñakoa eta Zarauzkoa.

ETE Ligaren hasieran euskal talde guztiek hartu zuten parte lehen bi estropadetan. ETE Ligarako puntuagarriak izan ziren baina ez Euskotren Ligarako. Protugaleteko estropadan Oriok lortu zuen garaipena eta Donibane Lohitzunen San Juanek[3]. Sailkapen estropadarako sanjuandarren eta oriotarren sailkapena segurutzat jotzen zen eta hurrengo bi postuetarako hainbat hautagai zeuden.

Ligaren bi maila eratu zirenez, azkenengo aldiz jokatu zen sailkapen estropada eta hamabi traineruk hartu zuten parte. San Juanek nahikoa zuen bietako batean bosgarren egitearekin sailkatzeko[3]. Ekainaren 30ean Sestaon eta uztailaren 1ean Zierbenan izan ziren sailkapen estropadak eta Orio, Arraun Lagunak eta Hondarribia sailkatu ziren[4].

San Juanek estropada guztiak irabazi zituen, bat ezik eta Liga eskuratu zuen bosgarren aldiz. Oriok bigarren egin zuen estropada guztietan. Ondarroan soilik hartu zion aurrea San Juani baina era berean Arraun Lagunak nagusitu zitzaion.

Hondarribia izan zen laugarrena eta play-offak jokatu behar izan zituen. Galiziarrek uko egin zioten eta ondorioz ETE Ligako Donostiarra izan zuen aurkari. Donostiarrak nagusitu ziren jardunaldi bietan eta igoera lortu zuten[5].

Saikapen fasea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herria San Juan (24 puntu)
  2. Euskal Herria Orio (22 puntu)
  3. Euskal Herria Arraun Lagunak (19 puntu)
  4. Euskal Herria Hondarribia (19 puntu)
  5. Euskal Herria Donostiarra (13 puntu)
  6. Euskal Herria Deustu (13 puntu)
  7. Euskal Herria Kaiku (12 puntu)
  8. Euskal Herria Hibaika (10 puntu)
  9. Galizia A Pobra-Cabo (9 puntu)
  10. Euskal Herria Tolosaldea (8 puntu)
  11. Euskal Herria Hernani (5 puntu)
  12. Euskal Herria Lea-Artibai (2 puntu)
Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Sestaoko Bandera Sestao, Bizkaia 2018-6-30
San Juan
2. III Petronor Bandera Zierbena, Bizkaia 2018-7-1
San Juan
3. B. Cidade da Coruña 1 Coruña, Galizia 2018-7-7
San Juan
4. B. Cidade da Coruña 2 Coruña, Galizia 2018-7-8
San Juan
5. Donostiarra III Bandera Donostia, Gipuzkoa 2018-7-14
San Juan
6. III Caixabank Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2018-7-15
San Juan
7. Gipuzkoako Diputazioaren II B. Pasaia, Gipuzkoa 2018-7-21
San Juan
8. VI Orio Kanpina B. Orio, Gipuzkoa 2018-7-22
San Juan
9. X Getxoko Ikurriña Getxo, Bizkaia 2018-7-28
San Juan
10. VII Euskotren Bandera Santurtzi, Bizkaia 2018-7-29
San Juan
11. Ondarroako Bandera Ondarroa, Bizkaia 2018-8-11
Arraun Lagunak
12. Mapfre Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2018-8-12
San Juan
13. Zarauzko X Ikurriña 1 Zarautz, Gipuzkoa 2018-8-18
San Juan
14. Zarauzko X Ikurriña 2 Zarautz, Gipuzkoa 2018-8-19
San Juan
Postua Elkartea Patroia Trainerua Puntuak Banderak
1      San Juan Nerea Perez,
Izaro Lestayo
Batelerak 54 11: Sestao, Petronor, Coruña (biak), Donostiarra, La Caixa, Pasaia,
Orio, Getxo, Euskotren, Mapfre (Hondarribia) eta Zarautz (biak)
2      Orio Nadeth Agirre Txiki 42
3      Arraun Lagunak Andrea Astudillo Iriyarena 27 1: Ondarroa
4      Hondarribia Estibalitz Gezala Ama Guadalupekoa 17
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1 Donostiarra 4 2 2 2019ko Euskotren Liga
2 Hondarribia 2 1 1 ETE Liga

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Liga Zarauzko Ikurrinarekin biribildu du San Juanek» EITB 2018-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-04-19). «Emakumeen traineruen Euskotren Liga zortzi jardunalditik 14ra igaroko da aurten» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. a b SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-06-29). «Euskotren Liga eraberritua gaur hasiko da Ibaizabalen» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-07-01). «San Juan, Orio, Hondarribia eta Arraun Lagunak izango dira Euskotren Ligako protagonistak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  5. (Gaztelaniaz) «Donostiarra logra el ascenso a la Liga Euskotren» Mundo Deportivo 2018-09-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]