Edukira joan

Emak Bakia baita (2012ko filma)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Emak Bakia baita» orritik birbideratua)

Artikulu hau 2012ko dokumentalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Emak Bakia (argipena)».
Emak Bakia baita (2012ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2012
IzenburuaEmak Bakia baita eta La casa Emak Bakia
Honen izena daramaEmak Bakia eta Emak Batia
Ezaugarriak
Genero artistikoaZinema esperimentala eta film dokumentala
Iraupena83 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Oskar Alegria
Gidoigilea(k)Oskar Alegria
Ekoizpena
EdizioaOskar Alegria
Historia
Jasotako sariak
emakbakiafilms.com
IMDB: tt2454970 Edit the value on Wikidata

Emak Bakia baita (2012) Oskar Alegria zuzendari euskaldunak 2012an egindako film dokumentala da, bere bide artistikoko lehen film luzea.

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean estreinatu zen, eta kritika bikainak eskuratu zituen. Gerora, munduko 70 zinema-jaialditan ere erakutsi du Alegriak, bai eta 15 sari jaso ere[1]. Gainera, hamahiru hizkuntzatara itzuli da; besteak beste, persierara eta albanierara.

Filmaren egikera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentalaren ardatza Man Rayren 1926ko Emak Bakia filmean ageri den etxearen bilaketa da; lan gaitza, kontuan hartuta Rayk etxearen hiru plano baino ez zituela erakutsi bere filmean: ate nagusia, leiho baten bi zutabe eta gertuko kostaldearen zati bat[2]. Horregatik, 2016ko Emak Bakia baita filmaren zuzendariak beste informatzaile batzuen laguntza beharko du etxea bilatzeko, hala nola zoria eta haizea, Alegriaren beste lan batzuetan ere agertzen diren bi elementu.

Emak Bakia etxea, Bidarten.

Emak Bakia etxea Lapurdiko kostaldeko muino batean dago, Getaria eta Bidarte artean, Parlamentia deitzen zaion tokian; izan ere, garai batean, balea-kontuak hitz egiten ziren bertan. Horrela mintzo da Alegria tokiari buruz: "Behin pentsatu nuen Emak Bakia ez beste etxeekin ere pelikulak egitea; Parlamentiatik atera gabe hogei pelikula filmatzea; Parlamentwood bat sortzea. Etxe guztiek badute zerbait"[3].

Dokumentala egiteko prozesuari dagokiolarik, ezinbestekoak izan zaizkion bi ikuspegi aipatzen ditu Alegriak, poesiarena eta kazetariarena: "Kazetaritza ikasi dut eta kazetari moduan ekin nion etxea bilatzeari, artxibotan begiratzen, galdetzen… Baina lan horrek ez zizkidan erantzunak ematen, eta, azkenean, kazetariak artistari eman zion lekukoa, poesia eta magia horrek urrutira eraman zaitzakeelako. Kazetaria eta artista eskua emanda doaz film honetan, poesia hutsa gehiegi aldendu daitekeelako istoriotik".[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «director / Emak Bakia» emakbakiafilms.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  2. Araolaza, Gari. «Emak Bakia — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  3. Berria.eus. ««Libre eta pobre naizenean sortzen ditut lanik estimatuenak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  4. [|Garcia Idiakez, Mikel]. «"Emak bakia ez da xuxurla bat, oihuka esaten den zerbait da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]