Emília de Oliveira
Emília de Oliveira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lisboa, 1874ko azaroaren 25a |
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma |
Heriotza | Lisboa, 1968ko uztailaren 20a (93 urte) |
Hobiratze lekua | Cemitério dos Prazeres |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Emília de Oliveira (Lisboa, 1874ko azaroaren 25a – ibidem, 1968ko uztailaren 20a) portugaldar aktorea izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lisboako São Jorge de Arroios auzoan jaio zen 1874ko azaroaren 25ean[2].
1899ko abenduaren 8an debuta egin zuen antzerkian, Teatro do Príncipe Realen, A Dama de Ouros komedian[3].
1901ean Eduardo Vitorinoren taldean sartu zen eta Brasilera joan zen. Georgina Pinto emakume aktore nagusia hil zenean, Oliveirak ordezkatu zuen, besteak beste, antzezlan hauetan: A Lagartixa, A Severa, Mancha Que Limpa, Robe Rouge, À Estrangeira eta Lição Cruel. Portugalera itzuli zenean, Taveira taldean sartu zen, eta ondoren Rosas & Brazão taldean[3].
Zineman 1921ean egin zuen debuta Velha Gaiteira film mutuan[4].
Ez zen inoiz ezkondu eta ez zuen seme-alabarik izan. 1968ko uztailaren 20an hil zen Lisboako Bairro Alto auzoan, 93 urte zituela. Prazeres hilerrian lurperatu zuten[5].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia[4] |
---|---|---|
1921 | Velha Gaiteira | |
1923 | Cláudia | Maria andrea |
Lucros... Ilícitos | ||
Os Olhos da Alma | Catarina de Sousa | |
O Fado | ||
1924 | Tragédia de Amor | Raulen ama |
1930 | Lisboa, Crónica Anedótica | |
1935 | As Pupilas do Senhor Reitor | Teresa andrea |
1937 | A Revolução de Maio | Júlia |
Maria Papoila | Efigénia andrea | |
1938 | A Rosa do Adro | Zé kapitainaren emaztea |
Os Fidalgos da Casa Mourisca | Izeba Ana do Verdo | |
1940 | Feitiço do Império | Emília Morais |
Pão Nosso... | ||
1941 | O Pai Tirano | Emília andrea |
1943 | Amor de Perdição | Monchiqueko abadesa |
1944 | O Violino de João | Joskina |
A Menina da Rádio | Efigénia andrea | |
1945 | A Vizinha do Lado | Gertrudes andrea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) Sousa Bastos, António de. (1908). Diccionario do theatro portuguez. Lisboa: Imprensa Libanio da Silva, 280-281 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
- ↑ (Portugesez) «Livro de registo de baptismos da Paróquia de São Jorge de Arroios (1874 a 1879)» Arquivo Nacional da Torre do Tombo (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
- ↑ a b (Portugesez) «Recordamos hoje a Actriz Emília de Oliveira» Ruas com história 2018-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
- ↑ a b (Ingelesez) «Emilia D'Oliveira» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
- ↑ (Portugesez) «Livro de registo de óbitos da 6.ª Conservatória do Registo Civil de Lisboa (29-03-1968 a 26-07-1968)» Arquivo Nacional da Torre do Tombo: 291. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).