Emília Freitas
Emília Freitas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jaguaruana, 1855eko urtarrilaren 11 |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Manaus, 1908ko urriaren 18a (53 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | brasildar portugesa portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta zientzia-fikzio idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Emília Freitas (Jaguaruana, 1855eko urtarrilaren 11 – Manaus, 1908ko urriaren 18a) brasildar eleberrigile, poeta eta irakaslea izan zen. Brasilgo lehen fantasiazko eleberria idatzi zuen, A Rainha do Ignoto (1899), emakumeek osatutako gizarte utopiko bati buruzkoa[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antonio José de Freitas teniente koronelaren eta Maria de Jesus Freitasen alaba, Emília Freitas 1855ean jaio zen Ceará estatuan. Aita hil ondoren, familia Fortalezara joan zen bizitzera, eta han Freitasek frantsesa, ingelesa, geografia eta aritmetika ikasi zituen ikastetxe pribatu batean[2].
Geroago irakasle moduan trebatu zen. 1873an, Ceará eta Pará estatuetako hainbat aldizkaritarako poemak idazten hasi zen, hala nola O Libertador, O Cearense eta O lyrio e a brisa. 1891n poesia bilduma bat argitaratu zuen: Canções do lar. Urtebete beranduago, ama hil ondoren, Freitas Manausera joan zen nebarekin bizitzera, eta han Benjamin Constant mutilen ikastetxean irakatsi zuen[2].
1899an, bere lan nagusia argitaratu zuen, A Rainha do Ignoto, batzuetan «eleberri psikologiko» deitua. Emakumeek osatutako gizarte batek gobernatutako uharte utopiko bati buruzko idazlana da eta, aditu batzuen ustez, fantasiazko literaturako lan aitzindarietako bat da Brasilen. 1980an berraurkitu eta berrargitaratu zen, literatura-kritika feministaren ikerketen gaia bilakatuz[3].
1900ean Antonio Vieira kazetariarekin ezkondu eta Cearára itzuli zen. Senarra hil eta gero, Manausera joan zen berriro eta han hil zen 1908ko urriaren 18an[4].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Canções do lar (1891)
- A Rainha do Ignoto (1899)
- O Renegado (urte ezezaguna)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) Valek, Aline. «Emília Freitas, pioneira na literatura fantástica brasileira» CartaCapital 2016-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ a b (Portugesez) «O fantástico e o feminino: A Rainha do Ignoto» Diário do Nordeste 2007-06-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-10-02) (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ (Portugesez) Walter Quinhones, Elenara. «Entre o real e o imaginário: configurações de uma utopia feminina em A Rainha do Ignoto, de Emília Freitas» Manancial 2015-12-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
- ↑ (Portugesez) Sousa Causo, Roberto de. «Balanço 2009: Primeiros romances de ficção científica» Terra Magazine 2010-02-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-10-09) (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).