Edukira joan

Elsa Pinilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elsa Pinilla
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElsa Pinilla Osuna
JaiotzaMadril1985eko urriaren 2a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, aktorea, dog trainer (en) Itzuli eta telebista aurkezlea
Genero artistikoapop musika
teen pop (en) Itzuli
electropopa
pop rock
Musika instrumentuaahotsa
gitarra

IMDB: nm1067628 Discogs: 1885109 Edit the value on Wikidata

Elsa Pinilla Osuna (Madril, 1985eko urriaren 2a) madrildar aktorea, abeslaria, aurkezlea, konpositorea eta txakur-hezitzailea da. Ezaguna egin zen batez ere, Al salir de clase telesailean.[1][2][3][4]

Artista mundua hurbiletik ezagutu duen familia batean jaio zen 1985ean, Madrilen. Pablo Pinilla musika ekoizlearen eta Maria Osunaren alaba. Gainera, Lara Pinilla abeslariaren ahizpa nagusia da.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiki-txikitatik telebistari lotuta egon zen, Repsol, El País eta beste hainbat publizitate kanpainari esker. Telebista, antzerkia (musikala), publizitatea eta musika egin ditu, baita txakur-hezitzaile ere.

2000. urteaz geroztik Tess musika taldean aritu zen Laura Pinto eta Úrsula Sebastiánekin batera. Azken horrek taldea utzi zuen lehen diskoaren ostean, eta Rosa López-Francos sartu zen. Elsa, taldeko kide izateaz gain, letra gehienak idazteaz arduratzen zen. Bere abesti guztiak Elsa Music argitaletxeak kudeatzen zituen.

Taldeak, diskoak pasatu ahala bere estiloa hobetzen eta hobetzen joan zen arren, ez zuen publikoaren babes handiegirik izan, eta, horregatik, hiru taldekideen artean Tess taldeari amaiera ematea erabaki zuten 2005ean, eta bideari bakarlari gisa ekitea. Hala, Elsak aktore izateko bokazioarekin jarraitzea erabaki zuen, Telecincoren Al salir de clase telesail ezagunean Tesseko bere bi kideekin batera parte hartua zen eta.[5]

Baina, hala ere, Tess taldea utzi zuenean, Elsa ez zen musikatik aldendu, eta beste artista batzuentzako abestiak konposatzen jarraitu zuen, baita beste hizkuntza batzuetako abestiak moldatzen ere. «Con Angelina Jolí se me va la olla»* abestia idatzi zuen Santa Justa Klan taldearen CDrako. Sergio Riveroren lehen diskoko «La llave de tu corazón» eta 2005ean Chenoaren Nada es igual kantuak ere idatzi zituen.

Argentinan, telesailen eta musikaren arteko harremanari esker, Alma pirata telenobelarako bi kantu grabatzeko aukera izan zuen eta beste bi Romeo eta Julieta soinu bandarako.[6]

David DeMariaren bi bideoklipetan ere agertu zen, «Sin miedo a perder» eta «El perfume de la soledad».

Pantaila txikian egin zuen lehen lana Al salir de clase telesail ezagunean izan zen, 2000. urtean, hamabost urte besterik ez zituela. Tess musika taldeko hasierako beste bi kideekin batera, Laura Pinto eta Ursula Sebastián, musikaren munduan leku bat egin nahi zuten hiru ahizpa interpretatu zituzten. Programa horrek asko lagundu zien bere lehen diskoaren promozioan.

Fuera de control telesailaren atal batean agertu ostean, 2006an Alma pirata ekoizpen argentinarrean bere lehen paper protagonista lortu zuen, Mariano Martinez, Nicolas Vazquez, Luisana Lopilato, Benjamín Rojas, Fabián Mazzei, Isabel Macedo, Julia Calvo eta Nacho Gadanorekin batera. Han, Marylinen papera egin zuen, Gino Rigantiren emaztegai eta etorkizuneko emaztearena. 2007an Romeo eta Julieta argentinar telesailean ere paper bat izan zuen hamazazpi urteko neska baten rola. Espainian agerraldi batzuk izan zituen, hala nola, Cuatro kateko Cuestión de sexo telesailean Monica pertsonaia antzeztu zuen eta Telecincoren Sin tetas no hay paraíso telenobela arrakastatsuan.[7]

Tess (taldea)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • A nuestra edad, (2000) Columbia Records, Pablo Pinillak ekoiztua ( 50 000 CD salduak).
  • Al salir de clase, (2001) Universal Music, «Libres» y «Al salir de clase».
  • Quiero ser yo, (2002) Zomba Records Pablo Pinillak ekoiztua ( 80 000 CD salduak).
  • Amor libre (2004) Warner Music, Pablo Pinillak ekouztua ( 40 000 CD salduak).
  • «Este contigo, este no estás» (2006), Alma Pirata-ren CDa.
  • «Tu cariño y el mío» (2006), Alma Pirataren CDkoa.
  • «Flores sobre el tejado» (2006) Alma Pirata-ren kapitulu batean. Berak konposatutako abestia.
  • «Gotas de amor», Romeo y JulietaCd-an Brenda Gandinirekin (2007).
  • Romeo eta Julietaren CDaren «Amor letal» (2007).
  • Ritmo de la calle (2009).
  • «Instintos naturales» Maite Jáureguirekin (2009).
  • Chavitos.
  • Modestia Aparte.
  • Sergio Rivero.

Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[8][9]

Telebistako serieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Seriea Pertsonaia Katea Oharrak
2000-2001 Al salir de clase Elsa Parodi Telecinco 88 kapitulu
2006 Fuera de control dantzaria TVE kapitulu1
Alma pirata María Lidia "Marilin" Castellano Telefe 138 kapitulu
2007 Romeo y Julieta Bárbara Verbena /Rosalina Capuleto Canal 9 150 kapitulu
Cuestión de sexo Mónica Cuatro 4 kapitulu
2008 Sin tetas no hay paraíso Alejandra Lago Telecinco kapitulu 1
Barras Barra Rosa 10 kapitulu
Impares Elsa Antena 3

Antena.Neox
2 kapitulu
2008-2009 18, la serie Susana Vaquero Antena 3 20 kapitulu
2009 Marisol, la película Marisol nerabezaroan Telecinco kapitulu 1
La que se avecina Elsa kapitulu 1
2010 Sexo en Chueca Bea 12 kapitulu
2010-2012 Arrayán Laura Canal Sur 1
2011 Los Quién Elsa Antena 3 kapitulu 1
Con pelos en la lengua Carlota kapitulu 1
2012 Hospital Central María Aguilar medikua Telecinco 2 kapitulu
Urtea Pelikula Rola
2008 Susurros Super Pivon
2009 03:21 -
2011 La red social neska
2014 Be Happy Alejandra
2015 Criaturas de la tierra Claudia
Urtea Saioa Oharrak
1998-1999 Club Megatrix Azafata
2002 El verano ya llegó gonbidatua
Noche de fiesta gonbidatua
2002-2003 Música sí gonbidatua (3 aldiz)
2004 Música 1 aurkezlea
Urtea Lana
2002-2003 Peter Pan: El musical
  • "De carne y hueso", "Quiero ser yo", "Amor libre", eta bere Tess taldeko beste batzuk (2000-2005).
  • "Sin miedo a perder", David DeMaría rena (2003).
  • "El perfume de la soledad", David DeMaríarena (2007).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Así ha cambiado Elsa Pinilla, la actriz de 'Al salir de clase' que se hizo adiestradora canina» La Vanguardia 2023-01-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
  2. (Gaztelaniaz) «Elsa Pinilla: «Mi padre sigue sin digerir que abandonase mi carrera artística»» Diario ABC 2022-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
  3. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Elsa Pinilla» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
  4. (Gaztelaniaz) «Entrevista a una chica «de carne y hueso»: Elsa Pinilla - Sufridores en casa» www.sufridoresencasa.com 2010-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
  5. (Gaztelaniaz) Riaño, Raquel. (2022-07-10). «Hablamos con los protagonistas de 'Al salir de clase': así lo recuerdan 20 años después» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
  6. «Elsa Pinilla» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
  7. (Gaztelaniaz) «A sus 38 años, así se ve hoy Elsa Pinilla, Marilyn de Alma Pirata» Diario Uno 2024-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
  8. (Gaztelaniaz) «Elsa Pinilla» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).
  9. (Gaztelaniaz) «Elsa Pinilla - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2024-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]