Elokuentzia
Etorria, elokuentzia (latinezko eloquentia hitzetik) edo bokantza hitz egiteko trebetasun ona adierazteko erabiltzen diren terminoak dira, hitz egiteko jariakortasuna, dotorezia, gaitasun limurtzailea eta diskurtso irmoa izaten dira entzuleak konbentzitzeko tresnak.
Elokuentzia berezko talentutzat jotzen da, baina ikasi eta landu egin daitekeen trebezia ere bada, bai hizkuntzaren ezagutzak, bai landu beharreko gai zehatz baten edukiak, gai inguruko filosofiak, arrazionaltasunak eta bai aurkezpen baten barruan printzipioen multzo limurtzaile bat.
"Benetako elokuentzia", zioen Oliver Goldsmith-ek, "Ez da... gauza handiak estilo sublime batean esatea, estilo sinple batean baizik; izan ere, zuzen hitz eginda, ez dago inongo estilo sublimerik, sublimetasuna, egotekotan, gauzetan bakarrik dago; eta, gauzak sublimeak ez direnean, hizkuntza iluna, ukitua, metaforikoa izan daiteke, baina ez du eraginik izango".
Antzinateko elokuentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elokuentzia hitza latinezko erroetatik dator. Hasierako silaba, ex- preposizioaren forma laburtua da, "kanpora" esan nahi duena, eta erdiko hurrengo bi silabak, loqui, "hitz egitea" esan nahi zuen aditz deponentea zen. Horrela, elokuentzia zera zen, jariotasunez hitz egitea, hizkuntza ulertzea eta menderatzea. Elokuentzia behar zen estilo dotorea konbentzimenduz erabiltzeko, edo interpretazioan eta komunikazioan atsegina izateko.
Elokuentzia kontzeptua antzinako greziarren erretorikatik eratorria izatea ere izan liteke. Hitzaren ustezko beste jatorri bat, Kaliopetik datorren ustea da, Kaliope izen propiotik, (Zeusen eta Mnemosinaren bederatzi alabetako bat), etor liteke, Kaliope poesia epikoaren eta elokuentziaren musa izanik.
Hermes, Jainko grekoa, elokuentzia-eredu bat izan zen.
Zizeron, erretoriko eta autore emankorra, Antzinako Erromako hizlari bikain hura ere, elokuentziaren eredu bezala igaro da historiara.
Euskal Herrian, tradizioan, etorri handiko pertsonatzat jo izan dira, zenbait bertsolari, eta hainbat predikari edo sermolari. Bakoitza bere eremuan, plazan zein pulpituan.
Errenazimentuko elokuentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errenazimentuko humanistek diskurtsoaren eta printzipio politikoen arteko korrelazioan jarri zuten arreta, beste batzuk kontzeptu partikularrak aurkezteko eta konbentzitzeko tresna indartsu gisa. Aurkezpenen muina estilo dotorea erabiltzea izan zen, gramatika argia eta zehatza, eta, denborarekin, argudio arrazionalak eta emozionalak txertatzea.
Petrarcak (Fracesco Petrarca), klasikoak eta antzinatasuna aztertzeko bere idazlanean (Italiako Errenazimentua), hizkuntza eta komunikazioan jarri zuen arreta. Hizkuntza menperatu ondoren, helburua "elokuentzia maila" on bat lortzea zen, atseginez aurkeztu ahal izatea, pentsamendua eta arrazoia modu boteretsu batean konbinatzea, besteak norberaren ikuspuntura limurtzeko. Petrarcak antzinako idazleak imitatzera bultzatu zituen ikasleak, hizkuntzaren ikuspegitik, hizketa argia eta zuzena pentsamendu moralarekin uztartuz.
Geroago, Louis Bourdaloue elokuentzia frantziarraren sortzaileen artean lehenetariko eta aipatuenetariko bat bezala agertu zen. (Ikus, Bourdaloue-ren: La rhétorique de Bourdaloue, traduite pour la première fois : conformément au texte latin, manuscrit, de la bibliothèque d'Alençon / par M. Aug. Profillet, Paris : E. Belin, 1864).
Politikari modernoak eta bokantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elokuentzia, bokantza, oso bestelako ideologoen dohaina izan da. Abraham Lincoln, Winston Churchill, Martin Luther King Jr., Lenin, Fidel Castro, Xabier Arzallus, Adolf Hitler eta Benito Mussolini bezalako politikari ospetsuak nabarmendu egin ziren euren hitz-etorriagatik. Irango Iraultzan, Ruhollah Khomeini boterera iritsi zen neurri batean bere diskurtsoen elokuentziaren bidez, kontrabandoan herrialdean sartu zen audio kaseteetan, artean erbestean zegoela.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Stephen Zunes. (April 2009). The Iranian Revolution (1977-1979). ICNC.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joxerra Garzia, Jendaurrean hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Alberdania. 2008.ISBN. 978-84-9868-009-6
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Eloquence» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-03 data duen 1226977694 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |