Edukira joan

Elodie Baffalio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elodie Baffalio
Bizitza
JaiotzaUrdiñarbe1986ko otsailaren 2a (38 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea

Elodie Baffalio (Urdiñarbe, Xiberoa, 1986ko otsailaren 2a) piano-jotzaile inprobisatzailea eta musikagilea da. Gaur egun Hendaian bizi da. Haren musika tradizioaren eta modernitatearen arteko joan-jina da.

7 urterekin hasi zen pianoa ikasten Mauleko musika eskolan.

Ondoren, 16 urterekin Baionako Kontserbatorioan sartu zen eta ikasgai horiek landu zituen : pianoa, ganbera musika, analisia, idazketa, inprobisazio generatiboa, musika garaikidea, baxu jarraitua, laguntza eta solfeoa.

21 urterekin, musika sorkuntza sakontzeko gogoak Parisera eraman zuen. 4 urtez, hainbat "free"-inprobisaketa ikastalditan parte hartu du, inprobisatzaile entzutetsuek eramanik, hala nola, Joëlle Léandre, Evan Parker, Frédéric Blondy eta Hélène Breschand. Aldi berean, harmonia, kontrapuntua, orkestrazioa, konposizioa eta orkestra zuzendaritza lantzen ditu Pariseko Schola Cantorum-en. Bestetik, pianoaren errepertorio klasikoa eta garaikidea sakontzen jarraitzen ditu klase partikularren bidez, Nathalie Bera-Tagrine eta Géraldine Dutroncy erakasleekin, besteak beste.

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Elodie Baffalioren bidelagunak»

2008az geroztik kontzertuak eman ditu Elodie Baffaliok bai Euskal Herrian, bai Parisen, bai bakarka, bai beste musikari batzuekin batera, hala nola Jesus Aured, Ronnie Lynn Patterson eta Vianney Desplantes-ekin.

Halaber, beste arlo batzuetako artistekin ere eskaini ditu emanaldiak, Gonzalo Etxebarria margolari, Xomin Sourgens argazkilari edo Maika Etxekopar kantari eta antzerkilariarekin (Harian ikuskizuna), besteak beste.

Diskoa: Mellodi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen kontzertuak eman ondoren, entzuleek galdetu zioten diskorik bazuenetz. Ondorioz, bakarka landu zituen lehen doinuak grabatzea erabaki zuen E.Baffaliok. 8 zatik osatzen ditu Mellodi diskoa, hots, 8 inprobisazio euskal soinu hautatuen arabera: antzinako edo oraingo kantu zein dantza herrikoiak, baita bere konposizioak ere.

Bi hegal dituzten piano-kantuak dira, Xiberoko "basa aide"-en ohituraz inspiratuak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]