Edukira joan

Ellen Kuzwayo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ellen Kuzwayo

Hegoafrikako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
JaiotzaThaba 'Nchu (en) Itzuli1914ko ekainaren 29a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaSoweto2006ko apirilaren 19a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Hezkuntza
HeziketaAdams College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, autorea, autobiografialaria, idazlea eta gizarte-langilea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala

Find a Grave: 15708784 Edit the value on Wikidata

Nnoseng Ellen Kate Kuzwayo (Thaba 'Nchu, Orangeko Estatu Librea, 1914ko ekainaren 29a - Soweto, 2006ko apirilaren 19a), Nnoseng Ellen Serasengwe jaioa, hegoafrikar idazle, politikari eta emakumeen eskubideen aldeko militantea izan zen. 1994an, apartheid osteko lehenbiziko hauteskundeetan, Hegoafrikako Parlamentuko kide hautatu zuten. CNA Literary Award jaso zuen 1985ean, Call Me Woman autobiografiarekin.

1914ko ekainaren 29an jaio zen Thaba 'Nchu herrian. Haren familia heziketa handikoa zen, eta politikan ere ibiliak ziren. Aitona, Jeremaiah Makgothi, Robert Moffati Biblia tswanerara itzultzen laguntzeaz gain, Orange Estatu Libreko South African Native National Congress erakundeko idazkaria izan zen; aita, Philip S. Mefare, Afrikako Kongresu Nazionaleko kidea.[1]

St. Francis' College-n eta Adams College-n ikasi ondoren, irakasle gradua lortu zuen 1936an, eta maistra lanean hasi. Bere lehenbiziko senarrak tratu txarrak ematen baitzizkion, Johannesburgera alde egin zuen. Hainbat lanetan aritu zen dibortziatu ondoren, eta, 1953-1955 bitartean, Gizarte Langintza ikasketak egin zituen. Titulu hori eskuan zuela, Johannesburgeko Udalean hasi zen lanean.[2]

1964an, Young Women's Christian Association elkartearen Transvaalgo idazkari nagusi izendatu zuten. Kargu horretatik, besteak beste, emakumeen autolaguntza taldeen sorrera sustatu zuen. 1976ko Sowetoko altxaldiaren ondoren, atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu zuten; bost hilabetez eduki zuten preso Johannesburgeko gotorlekuan. 1979an, "urteko emakume" izendatu zuen The Star Gautengeko egunkariak. 1985ean, Call me Woman autobiografia argitaratu zuen. 1994an, Hegoafrikako Parlamentuko kide aukeratu zuten.[2]

Witwatersrandeko (Johannesburg), Natalgo eta Port Elizabetheko unibertsitateek honoris causa doktore izendatu zuten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nnoseng Ellen Kate Kuzwayo. anc.org.za (Noiz kontsultatua: 2022-1-23).
  2. a b c Nnoseng Ellen Kate Khuzwayo. South African History Online, sahistory.org.za (Noiz kontsultatua: 2022-1-24).
  3. Soweton kontatuak. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko uztailak 25, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]