Edukira joan

Aita Santuen Lurraldea

Koordenatuak: 42°49′16″N 12°36′10″E / 42.82111°N 12.60278°E / 42.82111; 12.60278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizaren Estatu» orritik birbideratua)
Aita Santuen Lurraldea
Stati della Chiesa
Status Pontificius
754 – 1870
Hautazko monarkia
Aita Santuen Lurraldeko bandera

Aita Santuen Lurraldeko armarria


Ereserkia

[[Fitxategi:Noi vogliam Dio, Vergine Maria ( – 1857)
Marcia trionfale (1857–1870)|280px]]
Aita Santuen Lurraldea c. 1700, tartean hegoaldeko Italiako Benevento eta Pontecorvo eta hegoaldeko Frantziako Comtat Venaissin eta Avignon bere exklabeak.
Geografia
HiriburuaErroma
Ekonomia
DiruaAita Santuen eskudo,
(1866ra arte)
Aita Santuen lira
(1866–1870)
Kultura
Hizkuntza(k)Latina, italiera
ErlijioaKatolizismo
Historia
Aurrekoak
Italiako Erresuma (Erdi Aroa)
Ravennako exarkerria
Ondorengoak
Italiako Erresuma (1861-1946)
Preso Vaticanon
Vaticano Hiria
Frantzia

Aita Santuen Lurraldea edo Elizaren Estatua (italieraz: Stato Ecclesiastico; latinez: Status Pontificius) Italiako historiako estatu garrantzitsuenetakoa izan zen. Italiar penintsularen erdialdean kokatuta, Po ibaitik Fermoraino luzatzen zen Adriatiko aldean; Toscanatik Terracinaraino Tirreniar itsaso aldean, eta Ekialdeko Emilia, Umbria, Markak eta Erroma hartzen zituen. Erroma hiriburuan, aita santuak gobernadore zibilak izan ziren 752 urtetik (Pepin Laburrak Elizarekin hitzarmena egin zuenetik) 1870 arte (Piemonteko erresumak Italia batu zuen arte).

Gregorio I.a Handiaren garaietatik aurrera (590-604), aita santuek, Italiako lurralde zabalena beren esku edukitzeaz gainera, autonomia handiz jokatzen zuten Ravennako exarken (Ekialdeko enperadoreen ordezkarien) aurrean. Lombardiarrek Ravennako exarken mendeko lurra hartu ondoren, Eztebe II.a aita santuak Pepin Laburra errege karolingioaren laguntza eskatu zuen. Hark, lombardiarrak garaitu ondoren, Erroma, Perugia, Ravenna eta Pentapolis (Rimini, Pesaro, Fano, Senigallia, Ancona) ezarri zituen aita santuaren esku (756). Karlomagnok berretsi zuen emaitza (774). Ondoko urteetan, Spoletoko dukerriaz eta Ferraraz jabetu ziren aita santuak. Germaniako Erromatar Inperio Santuaren ordezkari eta buru nagusi bihurtu ziren, eta, harrezkero aita santuek gobernatu zuten Italiako erdialdea. Erdi Aroan zehar, tirabira handiak izan ziren aita santuen eta jaun feudalen artean, eta Erroman bertan, aita santuen arrimuan, sortu ziren familia ahaltsuekin ere izan ziren arazoak. Aita santuen eta agintari germaniarren, frantziarren eta italiarren arteko harremanak ere korapilatsuak izan ziren, eta, Erroma barneko anarkiak eraginda, Elizaren politikak gorabehera handiak izan zituen mendeetan zehar: enperadore germaniarrekiko auziak (X.-XII. mendeak), Avignongo erbesteratzea (1309-1377), Mendebaldeko Zisma (1378-1417).

Errenazimentuaren garaian zuzendu zen Elizaren egoera politikoa, Borgia familiaren (Alexandro VI.a, 1492-1503; Cesare Borgia, 1507. urtean hila) eta Julio II.aren (1503-1513) eskutik. Frantziako Iraultzak ekarri zuen Elizaren Estatuen hondamena, Frantziaren mendean geratu baitziren 1791-1799 bitarteko urteetan. 1814. urtean, Napoleonen gainbehera hasi ondoren, berriro ere egituratu ziren Elizaren estatuak; pizkundea, alabaina, azalekoa izan zen, Italiako herriaren abertzaletasunak ez baitzuen besterako aukerarik eman. Gregorio XVI.ak eta Pio IX.ak Austria eta Frantziako gobernuengana jo zuten laguntza eske. 1860. urtean, Romagna, Marche eta Umbria Piemonteko koroaren eskuetara igaro ziren, eta Erroman zeuden oste frantsesek galarazi zuten hiria Viktor Emmanuel II.aren erresumako lurralde bihurtzea. 1870. urtean, Italiak Erroma bereganatu zuen, eta Elizaren Estatuak desagertu ziren. Pio IX.ak ez zuen Italiako erreinu berria onartu. 1929. urtean, Gasparri kardinalak eta Mussolinik Letrango jauregian izenpetu zuten hitzarmenaren arabera, Vatikanoko hiriko estatua sortzearekin batera, aita santuak uko egiten zien Erromaren eta Elizaren Estatuen gainean mendeetan zehar izan zituen eskubideei eta Italiako estatuak eskubide bereziak eman zizkion Eliza katolikoari.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
42°49′16″N 12°36′10″E / 42.82111°N 12.60278°E / 42.82111; 12.60278