Eliza Botiboa
Eliza Botiboa (alemanez Votivkirche) Vienan dagoen eliza da, arkitektura neogotikoaan eraikitako munduko lan nagusietako bat.
Heinrich von Ferstelek proiektatu zuen eta eraikuntza 1863an hasi eta 1879an amaitu zen. 1879ko apirilak 24an inauguratu zen, Errege-Erreginen Zilarrezko Ezteiak ospatzeko.
Frantzisko Josef I.a kaiserrak, 18 urte zituenean jasan zuen atentatutik bizirik irten zenez, boto bezala, eliza hau eraikiarazi zuen.
Ideia nagusia, austriar ospetsuen mausoleo bat egitea zen, baina sekula ez zen nahi hau beteko.
Elizan, Anberesko aldarea nabarmentzen da, gotiko berantiarrean zizelkaturikoa.
Mexikoko enperadore eta Franz Josephen anaia zen Massimilianoren eta bere aberri berriaren omenez, Guadalupeko Andre Mariaren aldarea eraiki zen. Gainera, hemen, 4 metroko altuera, 30 zentimetroko zabalera eta 264 kiloko pisua duen kandela bat aurki daiteke, "Barbara Kandela" (Barbarakerze) deitua, 1930ekoa. Esaten denez, kandela honen iraupena, 100 urtekoa izango litzateke.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez)Elizaren webgunea
- web kamera