Edukira joan

Elaphomyces muricatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elaphomyces muricatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaEurotiomycetes
OrdenaEurotiales
FamiliaElaphomycetaceae
GeneroaElaphomyces
Espeziea Elaphomyces muricatus
Fr., 1829

Elaphomyces muricatus Elaphomycetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako, bere usain gogorrak oreinak eta orkatzak erakartzen dituen arren.

Sinonimoak: Elaphomyces variegatus, Elaphomyces reticulatus, Elaphomyces caelatus, Elaphomyces fuscensens, Elaphomyces scaber, Elaphomyces vulgaris.

Karpoforoa: 1 eta 4 cm artekoa, azpiglobosoa, apur bat zapaldu-deprimitua. Exoperidioa banaezina, garatxoekin edo pikor puntazorrotzekin, okre-lehoi kolorekoa, arre ilunera biratzen. Endoperidio lodia (3 mm artekoa), jaspeztatua (marmol itxurakoa), ebakitzean hondo zuri bat ikusten da, non zain more-ardo koloreko bat nabarmentzen den.

Haragia: Gaztetan trinkoa, gero desagertu egiten da. Gleba zuri-arrosa, hauts masa gris-beltza bihurtu aurretik. Usainik gabe hasieran, desatsegina gero.[2]

Etimologia: Elaphomyces terminoa grekotik dator eta oreinen onddoa esan nahi du. Muricatus epitetoa berriz latinetik dator, oskol bizkarrezurra esan nahi duen “murex” “muricátus” hitzetik. Garatxo puntadunez estalitako gainazala duelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elaphomyces granulatus delakoak, endoperidio zuria eta leuna du. Elaphomyces asperulus espezieak espora desberdinak. Elaphomyces decipiens-ek kolore zurbila hondo zurixkaren gainean garatxo lauez apaindutako peridioa eta mizelio-masa banaezin batez inguratua.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguan, udaberrian, ia urte osoan. Nahiko arrunta. Sakonera txikiko hipogeoa, hostozabalen basoetan (haritza, pagoa, gaztainondoa) eta gutxitan koniferoen azpian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia, Taiwan.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 501 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Elaphomyces muricatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]