El Duesoko espetxea
El Duesoko espetxea | |
---|---|
Espetxe-sistema | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Herri | Santoña |
Koordenatuak | 43°27′35″N 3°27′25″W / 43.45972°N 3.45687°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1907 |
Edukiera | 336 gizaki |
Arkitektura | |
Azalera | 330.000 m² |
Kontaktua | |
Helbidea | Avenida de Berria, s/n |
El Duesoko espetxea (gaztelaniaz: Penal de El Dueso) Santoñako (Kantabria, Espainia) El Dueso auzoan dagoen espetxea da.
1907an eraikia, Berria hondartzatik gertu dagoen eremu horretan XIX. mendeko hasieratik Inperial edo Napoleonen gotorlekua zegoen. Hasieran Afrikako espetxeetatik ekarritako presoez bete zuten.[1] XX. mendean, kartzela horretatik hainbat preso politiko eta arruntak pasa ziren, batzuk famatuak, adibidez Rafael Mende madrildar politikari errepublikazalea, José Sanjurjo nafar militarra eta Antonio Buero Vallejo idazlea.
Santoñako hitzarmenaren ondoren, bertan Eusko Gudarosteko hainbat gudari espetxeratu zituzten, eta 1937ko urriaren 28an horietako 42 fusilatu zituzten.[2] Haien omenez, urriaren 28an Gudari Eguna ospatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Raquel Collado Quemada, Colonia penitenciaria de El Dueso (Santoña). Papel político-penal durante la Guerra Civil y el Franquismo. 1937-1975
- ↑ «Efemerideak» Berria 2009-10-28.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |