Ekopraxia
Itxura
Ekopraxia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | echophenomenon (en) |
Identifikatzaileak |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ekopraxia hiztunaren solaskide batek edo hiztunari begira dagoen norbaitek egiten dituen keinuak hiztunak modu mimetikoan errepikatzea da; horretarako inolako agindurik edo premiarik egon gabe errepikatzen ditu keinuak hiztunak. Garuneko lobulu frontalen funtzionamendua hondatzen denean agertzen da.[1] Lotura estua du ekolaliarekin, beste pertsona bati entzundako hitzak edo hotsak nahi gabe errepikatzearekin.
Tik bat bezala hartzen den arren, pertsona autista batzuen, Touretteren sindromea, Ganserren sindromea, eskizofrenia (bereziki katatonia)[2], depresio kliniko mota batzuk eta nahasmendu neurologiko batzuk dituzten portaeren ezaugarri bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Mendekotasuna Hiztegia] [2017]
- ↑ (Ingelesez) Stephan C. Mann, Stanley N. Caroff, E. Cabrina Campbell, Henry R. Bleier & Robert A. Greenstein. (2005). «Movement Disorder Emergencies» Current Clinical Neurology: 53-67. doi: ..[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |