Edukira joan

Ekonomia politiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Jacques Rousseau, Discours sur l'oeconomie politique, 1758

Ekonomia politikoa sistema ekonomikoak aztertzen dituen ekonomiaren adarra da, bereziki sistema politiko eta gizartearen erakundeekin dituzten harremanei buruz (politika ekonomikoak, ordenamendu juridikoak, nazioarteko harremanak, gobernua, ...). XIX. mendera arte, ekonomia aztertzeko ikuspuntu nagusia izan zen. XIX. mendearen bukaera aldera, ekonomia ikuspuntu zientifiko batetik aztertzen hasi zen, politikarekin zituen loturak hautsiz eta ekonomia izen soila nagusitu zen, bereziki Alfred Marshallen Principles of Economics lanarekin. Egun, ekonomia politikoa terminoa marxismotik eta gizarte eta politika ikuspuntu batetik ekonomia aztertzen duten beste eskola ekonomikoen diziplina izendatzeko erabiltzen da bereziki.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.