Edukira joan

Eduardo (aintzira)

Koordenatuak: 0°20′S 29°36′E / 0.33°S 29.6°E / -0.33; 29.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward (aintzira)» orritik birbideratua)
Eduardo (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera912 m
Motaaintzira
Luzera77 km
Zabalera40 km
Azalera2.150 km²
Sakonera117 m
Bolumena39.500 hm³
EponimoaEduardo VII.a Erresuma Batukoa
Geografia
Map
Koordenatuak0°20′S 29°36′E / 0.33°S 29.6°E / -0.33; 29.6
Honen parte daAfrikako Aintzira Handiak
Babestutako-eremuaVirungako Parke Nazionala
Hidrografia
Betebidea
HustubideaSemliki River (en) Itzuli
Arroaren azalera12.096 km²
Arro hidrografikoaNiloren arroa

Eduardo[1] (ingelesez: Lake Edward) Ekialdeko Afrikako aintzira da, Afrikako Aintzira Handienetan txikiena. Rift Haran Handiaren mendebaldean dago, Albert aintziraren hegoaldean, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Uganda estatuen arteko mugan,[2] ekuatoretik zenbait kilometro hegoaldera. Henry Morton Stanley esploratzaileak jarri zion izena Albert Edward, Galesko printzearen omenez.

Eduardo aintzira 920 metroko garaieran dago. 77 kilometroko luzera, 40 kilometroko zabalera, eta 2.325 kilometro koadroko eremua ditu. Afrikako aintzirarik handienetan hamabosgarrena da.

Nyamugasani, Ishasha, Rutshuru eta Rwindi ibaiak dira ur-emaile nagusiak. Hustubidea iparraldeko muturrean dagoen Semliki ibaia da, Albert lakura doana. Ipar-ekialdean dagoen George aintzira ere Eduardoren iturria da Kazinga ubidearen bidez. Ruwenzori mendiak lakuaren iparraldean daude.

Stanleyk 1875an ikusi zuen lakua lehendabizikoz baina, Albert aintziraren zati bat zelakoan, Batritzeko golkoa izena jarri zion. Bere bigarren bidaian, 1888 eta 1889an, bi laku ezberdin zirela konturatu zen eta gaur egungo izena jarri zion.

1970ko eta 1980ko hamarkadetan, Ugandak eta [Zaire]]k (egun Kongoko Errepublika Demokratikoa) Idi Amin lakua edo Idi Amin Dada lakua berrizendatu zuten, Idi Amin Ugandako diktadorearen omenez. 1979an, diktadorea bota zutenean, lehengo izena berreskuratu zuten.

Oreochromis niloticus eta Oreochromis leucostictus arrainak dira aintzirako ezagunenak, baina 5 espezietik gora deskribatu dira.

Aintziraren inguruan ere ugaztun ugari gerturatzen da edatera, txinpantzeak, elefanteak, krokodiloak eta lehoiak besteak beste. 1970. hamarkadan 29.000 hipopotamo bizi ziren aintziran baina populazioak beherakada nabarmena izan du eta 2019an 1.500 ale baino ez zeuden. Hipopotamoak haragiagatik eta hortzetan duten boliagatik ehizatu izan dira eta horrek eragindu populazioaren jaitsiera handi hori.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Afrikako Aintzira Handiak
Afrikako Aintzira Handien mapa
Afrikako Aintzira Handien mapa

Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike