Eduard Streltsov
Eduard Streltsov | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Perovo (en) , 1937ko uztailaren 21a | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Mosku, 1990eko uztailaren 22a (53 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Vagankovo Cemetery (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: laringeko minbizia | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Moscow State Academy of Physical Culture (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta ingeniaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 182 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Eduard Anatólievich Streltsov (Эдуард Анатольевич Стрельцов, Mosku, 1937ko uztailaren 21ean jaioa - Mosku, 1990eko uztailaren 22an zendua) sobietar futbol jokalaria izan zen, batzuentzat Lev Yashin atezainarekin batera Errusiako garai guztietako futbolaririk onena izan omen zen. Zaletuek "Pelé errusiarra" ezizena ezarri zioten.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduard Anatólievich Streltsov Moskuko Perovo auzoan jaio zen. Bigarren Mundu Gerra bukatzean aitak familia bertan behera utzi eta Kievera egin zuen alde. Familia aurrera ateratzeko ama metalugia lantegi batean hasi zen lanean eta Eduard Streltsov 13 urterekin lantegiko futbol taldean saru zen. 1953an FC Torpedo Mosku taldearen bigarren taldeak lagunartekoa jokatu zuen lantegiko futbol taldearen aurka eta Streltsoven abilidadea ikusita 16 urteko gaztea fitxatu zuen.
1954an egin zuen debuta talde nagusiarekin eta bigarren denboraldian taldeko golegile nagusia izan zen, 15 gol 22 partidatan. 1955eko ekainaren 26an SESBeko futbol selekzio nazionalarekin egin zue debuta Suediaren aurkako partida batean eta 45 minututan hiru gol sartu zituen. Hurrengo urtean 1956ko Udako Olinpiar Jokoetan aritu zen Melbournen (Australia) eta bi gol sartu zituen, hauetako bat selekzioa finalera eraman zuena. Dagoeneko idoloa bihurtua zen Errusian, baina bere jarrera desegokia zela irizten zioten SESBeko agintariek eta finala ez zioten jokatzen utzi. Garai hartan ordezkoek ez zuten dominarik jasotzen, hala ere bere postuan aritu zenak bere domina eman nahi izan zion baina Eduardek ez zuen onartu, hurrengo urteetan gehiago irabaziko zituen itxaropenean. SESBeko selekzioa txapelduna izan zen Olinpiar Joko haietan.
Moskuko talderik onenek (CSKA, Dinamo) bera fitxatu nahi izan zuten eta Europako talde indartsuenak ere bere atzetik zebiltzan baina berak Torpedon jarraitzea erabaki zuen. Bere luxuzko bizimodua zela eta agintariekin hainbat liskar izan zituen eta bere bizitza 1958an erabat aldatu zen. Maiatzaren 25ean entrenamendua bukatuta jai pribatu batetara gonbidatu zuten. Bertan zegoen neska batek bortxaketa salaketa egin zien hiru jokalariri eta berak hasieran ezeztatu egin bazuen ere presio handiak izan zituen eta 1958ko Munduko Txapelketa jokatuko zuen promesapean karguak onartu zituen. Ez zen horrela izan ordea eta 12 urtetarako Siberiako gulag batera bidali zuten zigortuta. Gainerako bi jokalariek hiru urtetako inabilitazioa baino ez zuten izan. SESBeko selekzioak baja garrantzitsu haiekin ez zuen ezer egiterik izan eta final laurdenetan kanporatua izan zen. Gavriil Kachalin entrenatzaileak urteak pasa ondoren azaldu zuen Nikita Khrustxevek aitortu ziona: Streltsov atxilotzeko agindua berak eman zuela, agintariei erregimenarentzako arriskutsua iruditzen baitzitzaien bere bizimodua.
Bost urte bete zituen gulagean eta bere doai fisikoak galdu zituen arren berriz futbolean jokatzen hasi zen 1965ean, bere betiko FC Torpedo Mosku taldean, noski. Denboraldi horretan bertan Torpedok bere historiako bigarren Liga txapelketa lortu zuen, aurrekoa 1960an izan zen, Streltsov Siberian zela. Streltsov bera izan zen taldeko golegile nagusia, 12 gol 26 partidatan. 1966-67 denboraldian Europako Kopan egin zuen debuta baina Milango Interrek kanporatu zuen.
Idoloa berriz itzulia zen eta zaleen artean 1966ko Munduko Txapelketarako esperantza handiak piztu ziren baina Gobernuak erabaki zuen preso izandako inor ezin zela SESBeko selekzio nazionalean ibili eta Streltsovek etxean gelditu behar izan zuen. Selekzioa finalerdietara iritsi zen. Zaleek hala ere maite zuten Eduard Streltsov eta 1967 eta 1968an "Urteko jokalari sobietar onena" aukeratu zuten. 1968an gainera Sobietar Batasuneko Kopa irabazi zuen. Guzti honengatik, eta bere izarea apaldu zuelako, 1966tik aurrera utzi zioten selekzioarekin hainbat lagunarteko partida jokatzen. 1970an erretiratu zen Torpedorekin jokaturiko 222 partidatan 99 gol sartu izanaren markarekin. SESBeko selekzioarekin golegile nagusien artean bigarrena zen Valentin Ivanovengandik gol bakarrera, eta gaur egun laugarrena da oraindik.
Hurrengo 20 urtetan Torpedoko Kultura Fisikoaren Institutuko entrenatzaile izan zen harik eta laringe minbizi batez 1990an hil zen arte. 1996an bere omenez estatua bat ezarri zen futbol zelaiaren kanpoadean eta estadioari berari ere Streltsoven izena jarri zioten.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- FC Torpedo Mosku:
- Sobietar Batasuneko Liga (1): 1965
- Sobietar Batasuneko Kopa (1): 1968
- SESBeko selekzio nazionala:
- Olinpiar Jokoak (1): 1956.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|
FC Torpedo Mosku | SEBS selekzioa | 1953−1970 |
- 1937ko jaiotzak
- 1990eko heriotzak
- Errusiako futbolariak
- Sobietar Batasuneko futbolariak
- FC Torpedo Moskuko futbolariak
- Moskutarrak
- Minbiziak hildakoak
- Moskun hildakoak
- Politika eta kirola
- 1956ko Udako Olinpiar Jokoetako futbolariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak futbolean
- 1956ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak