Edmund Landau
Edmund Georg Hermann Landau (1877ko otsailaren 14a - 1938ko otsailaren 19a) matematikari alemaniarra izan zen, zenbaki teoriaren eta analisi konplexuaren alorretan lan egin zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edmund Landau Berlingo familia judu batean jaio zen. Bere aita Leopold Landau izan zen, ginekologoa eta bere ama Johanna Jacoby zen. Landau-k matematika ikasi zuen Berlingo Unibertsitatean, 1899an doktoretza jaso zuen eta 1901an gaikuntza (alemaniar unibertsitateetan beharrezkoa den doktoretza ondorengo titulua) lortu zuen. Doktore tesia 14 orrialde izan zituen. Berlingo Unibertsitatean irakatsi zuen 1899tik 1909ra, eta gero Göttingengo Unibertsitatean katedra bat bete zuen. Marianne Ehrlich-ekin, Paul Ehrlich Nobel saridunaren alabarekin, ezkondu zen, 1905. urtean.
1920ko hamarkadan, Landau-k lagundu zuen matematikako institutua ezartzen Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean. Azkenik, Jerusalemera bizitzera joateko asmoa izan zuen, hebreera ikasi zuen bere kabuz eta 1925eko apirilaren 2an zenbakien teoriako ebatzitako eta ebatzi gabeko problemak izenburuko hitzaldia eskaini zuen Hebreeraz unibertsitateko inaugurazio zeremonian. Unibertsitateko presidentearekin, Judah Magnesekin, negoziatu zuen unibertsitatean postu bat eta Matematika Institutua egoitza izan zedin.
Landau eta bere familia Palestinara emigratu zuten 1927an eta Unibertsitate Hebrearrean irakasten hasi zuen. Familiak zailtasun handiak izan zituen Jerusalemgo orduko bizimodu primitibora egokitzeko. Horrez gain, Landau Magnes, Chaim Weizmann eta Albert Einstein arteko Unibertsitatearen kontrolerako borrokan peoia bilakatu zen. Magnesek Landau Unibertsitateko errektorea izendatu nahi zuen, baina Einsteinek eta Weizmannek Selig Brodetsky nahi zuten. Landau gatazkan nekatu egin zen eta Göttingenera itzultzea erabaki zuen, han egon zen 1933an Machtergreifung-en ondoren nazien erregimenak kanpora joateko behartu arte. Hortik aurrera, alemanetik kanpo baino ez zituen eman hitzaldiak. 1934an Berlinera joan zen bizitzera, non 1938ko hasieran arrazoi naturalengatik hil zen.
1903an, Landau-k zenbaki lehenen teorema izenarekin ezagutzen zenaren froga askoz ere errazagoa eman zuen eta, ondoren, zenbakien teoria analitikoaren lehenengo jokaera sistematikoa aurkeztu zuen Handbuch-en. Halaber, analisi konplexuari ekarpen garrantzitsuak egin zituen.
G. H. Hardy-k idatzi zuen inoiz ez zela izan inor matematikaren zale sutsuago Landau baino.