Edam gazta
Itxura
Edam/Edammer | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Herbehereak |
Eskualdea | Edam-Volendam |
Hiria | Edam |
Esnearen jatorria | Behia-Ahuntza |
Pasteurizatua | Bai |
Egitura | Erdigogorra |
Gantz materia | 11g/100g |
Zahartze denbora | 4 aste-10 hilabete |
Edam (herbehereraz Edammer) Herbehereetako gazta mota bat da, jatorriz Edam-Volendam eskualdekoa, Edam hiriaren izena darama. Edam gazta usadioz barnealde hori zurruna eta kanpoaldea parafina gorriz estalirik daramatzaten esferetan saldu ohi da. Ondorioz, kontserbazio ezaugarri onak izateaz gain bidai luzeetan ongi mantentzen denez, XIV-XVIII. mendeen artean Europa nahiz Ipar Ameriketako kolonietan gazta ezagun eta oso kontsumitua bilakatu zen.