ETA politiko-militarra
ETAren zigilua | |
Siglak | ETA-pm |
---|---|
Sorrera | 1974 |
Amaiera | 1982 |
Ideologia | Sozialista iraultzailea eta abertzalea |
Kokapena | Euskal Herria |
Ekintza eremua | Euskal Herria Espainia |
Artikulu hau serie honen zatia da: Euskal abertzaletasuna |
Oinarrizko kontzeptuak
|
Koalizio eta alderdi politikoak
|
Sindikatuak
|
Gizarte-eragileak
|
Talde armatuak
|
Eusko abertzale ospetsuak
|
Gertuko kontzeptuak
|
ETA politiko-militarra edo ETA (pm) ETAren barruan 1970eko hamarkadan gertatutako banaketaren ondorioz sortutako taldea izan zen, estrategia militarraren aurrean arlo politikoa indartzearen aldekoa izan zena, eta langileen aldeko korrontea ordezkatzen zuena militaristen aurrean.
Prozesua nolabait agerian gelditu zen 1973an Hazparnen egindako biltzar ttipiaren ondoren, eta pizgarrien artean Carrero Blancoren aurka atentatua egiteari buruzko eztabaida izan zen. Atentatuaren ondoren bigarren biltzar ttipia egin zuten ekainean, eta "militarrak" alde batetik eta bestetik "politiko-militarrak" edo "polimiliak" kokatu ziren. 1974ko urrian banaketa ofiziala egin zuten, eta "Argala" militarren buru eta "Pertur" polimilien buru gelditu ziren.
1982ko otsailean Miarritzen eginiko bilera batean borroka armatuarekin jarraitzearen inguruko eztabaidan zatitu egin zen ETA (pm) erakunde armatua. Gehienek (s) jarraitzearen alde egin bazuten ere, zazpigarrenekoak izena hartuko zuen sektoreak borroka armatua bertan behera utzi zuen.[1] ETA politiko-militarraren inguruko alderdi politikoak hasiera batean Euskal Iraultzarako Alderdia eta ondoren Euskadiko Ezkerra izan ziren. ETA (p-m) desagertu eta horietako kide asko Euskadiko Ezkerrera joan ziren.
1982an desagertu zenean, ETA militarra edo ETA (m) geratu zen erakunde armatu bakar moduan eta ondorioz, urteak aurrera joan ahala, ETAren izena soilik erabiltzen hasi zen "militarrak" izendatzeko.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trantsizio Demokratikoa
- Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia
- Euskadiko Ezkerra
- Mario Onaindia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. «Izan ez zen desarmatzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).