ETA ate logikoa
SARRERA | IRTEERA | |
A | B | A ETA B |
0 | 0 | 0 |
0 | 1 | 0 |
1 | 0 | 0 |
1 | 1 | 1 |
ETA edo AND ate logikoa juntadurak inplementatzen dituen zirkuitua da eta egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du. Sarrera guztiak (1) ez duten arte, irteerek (0) balioa izango dute.
Ikurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra" erabiliz eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena" erabiliz:
-
ETA Ikur militarra (ANSI)
-
ETA Ikur angeluzuzena (Europarra)
Hardwarearen deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ETA ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko ETA ate logiko estandarra 4081 zenbakiduna da. 4081k bi sarrerako lau ate logiko independente dakartza (ikus bedi irudia).
Sarrera gehiagoko ETA ate logikoak nahi baditugu ondorengo CMOS zirkuitu integratuetara jo dezakegu:
- 4073: 3 Sarrerako hiru ETA ate logiko.
- 4082: 4 Sarrerako bi ETA ate logiko.
Inplementazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ETA funtzioa NMOS 1 zein PMOS 2 transistoreekin inplementatu daiteke.
Aukera gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EZ-ETA ate logikoak konbinatuz 3, ETA funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.