Edukira joan

Dyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dyer

Faraoi


Aha - Dyet
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotza? ( urte)
Hobiratze lekuaUmm el-Qaab
Familia
AitaAha
AmaKhenthap
Ezkontidea(k)Nakhtneith (en) Itzuli
Penebui (en) Itzuli
Seshemetka (en) Itzuli
Herneith (en) Itzuli
Merieme
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko I. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 34660961 Edit the value on Wikidata

Dyer, Egiptoko I. dinastiako hirugarren faraoia izan zen. K.a. 2974tik K.a. 2927 arte gobernatu zuen (Jürgen von Beckerathen arabera)

Manetonen arabera, Kenkenesek, hala deitzen baitu, 31 urteko erregealdia izan zuen (Sexto Julio Afrikanoren arabera) edo 39koa (Eusebio Zesareakoaren arabera. Wilkinsonek, ia garaikidea, eta, beraz, zehatzagoa zen Palermoko Harria jartzen du bere arreta, eta honek, "41 urte oso eta partzial"eko erregealdia ematen dio. Wilkinsonek, Dyerren erregealdiko lehen hamar urteak, Palermoko Harriaren II. erregistroan mantentzen direla adierazten du, gainontzekoak, Kairoko txatalaren II. Erregistroan erregistratuta dauden bitartean.

Dyer Aharen (Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera) eta Jenetap izeneko bere emazte baten semea zen. Dyerren emaztea, ustez, Meritneit izan zen.

Egiptoren bere agindupeko bateratzea sendotzen arreta handia jarri zuen. Sekhateko lurra, Sinai gehiena eta Kanaanen hegoaldea konkistatu zituela uste da.

Palermoko Harriko hamazortzi urteroko idazkunen azterketak, Dyerrek, 30 eta 54 urte bitartean gobernatu zuela adieraziko luke (W. Helcken arabera). Urteroko erregistroek, Dyerren ekintzetako batzuk aipatzen dituzte: Buto eta Depen parte hartzen, Libanotik zura ekartzen, Lurra (Egipto) bateratzen, jauregi bat eraikitzen eta bi erreginen heriotza aipatzen.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Abidoseko hilobia eta hil barrutia (erregearen hilobia eta hil multzoa). Bera lurperatuta dagoen tokia, O hilobia da, Umm el-Qaabeko nekropolian, Abidosen, ondorengo garaietan, Osiris jainkoaren hilobitzat hartu zena, eta, horren ondorioz, gurtza eta erromesaldi gune izan zelarik, bereziki Egiptoko Inperio Berrian.
  • Mastaba handi formako bi hilobi, Saqqaran, S3471 eta QS2185
  • Beharbada, baita S3503 mastaba ere, Meritneit erreginari emandakoak, Saqqaran.
  • 3035 hilobiko idazkuna, Saqqaran (Emery). Hilobia, Hemaka ofizial altuarena da, Den faraoiaren erregealdian zerbitzatu zuena.
  • 3503 hilobiko idazkuna, Saqqaran (Emery)
  • 3506 hilobiko idazkuna, Saqqaran (Emery)
  • 2185 hilobiko zigilu inprimaketak, Saqqaran (Quibell)
  • 3471 hilobiko zigilu inprimaketak, Saqqaran (Emery)
  • Helwango idazkun eta zigilu inprimaketak (Saad)
  • Erregearen izena daraman Turahko ontzia (Kaiser)
  • Abidoseko bolizko taulatxoa, UC16182, Dyerren barrutiko ondoko 612 hilobia (Flinders Petrie)
  • Dyerren izena daraman kobrezko plaka, Abidoseko 461 hilobia, UC16172 (Petrie Museoa)
  • Bere izena, Umm el-Qaabeko T hilobian inprimatuta aurkitu zen, Abidosen.


Aurrekoa
Aha
Egiptoko faraoia
Egiptoko I. dinastia
Ondorengoa
Dyet
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dyer Aldatu lotura Wikidatan