Duzunaritze
Duzunaritze | |
---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Garazi |
Udalerria | Duzunaritze-Sarasketa |
Administrazioa | |
Mota | herria |
Izen ofiziala | Bussunarits |
Posta kodea | 64220 |
Herritarra | duzunariztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°09′56″N 1°10′19″W / 43.1656°N 1.1719°W |
Azalera | 0,59 km² |
Garaiera | 220 metro |
Distantzia | 6,9 km (Donibane Garazitik) |
Demografia | |
Biztanleria | 294 (1836) |
Dentsitatea | 498 bizt/km² |
Duzunaritze[1][a] Duzunaritze-Sarasketa udalerriko herri bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.
Antzina, udalerri propioa izan zen, baina 1841eko maiatzaren 12an Sarasketa udalerri zaharrarekin bat egin zuen Duzunaritze-Sarasketa udalerria sortzeko.
Bertako biztanleak duzunariztarrak dira.
Izenaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duzunaritze beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Bussunarits ("bysynagíts" ahoskatua)[2]
- okzitanieraz: Bussunarits ("busunaríts" ahoskatua)[3]
- aragoieraz: Buzúnariz ("buzzúnarizz" ahoskatua)
- gaztelaniaz: Usúnariz ("uzúnarizz" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]
- Buçunaritz (1264)
- Bucinariz (1304)
- Buzunariz (1513)
- Buçunaritz (1621)
- Butcunna (1650)
- Busunarits (1665)
- Buznaritz (1703)
"D-" hasierak nahiko berria dirudi eta euskaraz ere ugariak dira toponimoa "B-"z hasten den testigantzak. Kasu honetan, ordea, Euskaltzaindiak berrikuntza hobetsi du arautzeko orduan.
Herria, batzuetan, frantsesaren edo antzinako formen eraginagatik da, oker deitua Buzunaritze.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etimologiaz autoreen arabera "makal zuria(k dauden lekua)" edo "lertxunen haritzak edo hariztia" esan nahi du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duzunaritze Hergarai ibarran dago.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaziko ekialdean, Hergarai azpieskualdeko iparraldean, garaztarrak ditu inguruko herriak: iparraldetik Iriberri, Buztintze eta Lakarrako lurrak ikutzen baditu, ekialdean Sarasketa udalkidea dauka. Hegoaldean Ahatsako auzo batzuk ditu eta hego-mendebaldean Aintzilako lurrak. Amaitzeko, mendebaldean zerbitzu batzuk eskaintzen dizkion Donazaharre dago.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bernatenea
- Ithurraldea
- Ainxitxazburu
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan, Duzunaritzek eta Sarasketak parrokia bera partekatzen zuten, udalerri ezberdinak izan arren. Honek, udalerriko egungo eliza, bi herrien artean zaldiz kokatzea eragin zuen.
Frantziako Iraultzan, Gratian Dagorret herriko apaizak erbesteratu behar izan zuen.
1841eko maiatzaren 12an, Duzunaritze eta Sarasketa udalerriek bat egin zuten Duzunaritze-Sarasketa udalerri berria sortzeko.[5]
Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002an onartutako udalerriko armarrian herri honi erreferentzia egiten dien elementuak zati guztietan daude, beheko ezkerrekoa izan ezik:[6]
- Goiko ezkerrean 13131tik aipatua den Apat familia eta jauregiaren ikurra; bere gazteluak oraindik dirau. Nafarroako erregeen zerbitzuan aritu ziren jaunak ziren: Vianako alkate 1507an...
- Goiko eskuinaldean herriko beste jauregi edo etxe noble batenak, Etxakon (Etchacon, Chacon) familiarenak ageri dira (1412tik aipatuak). Jeanne de Salazar izeneko andrearekin ezkonduta 1455ean Senpereko jauna bihurtu zen Jean de Etchacon. Bere seme Jean de Etchacon (ezizenez Chacon) Lapurdiko baile izan zen 1515etik 1532ra; Agaramonteko Isabèurekin ezkondu zen.
- Beheko eskuinaldeko kuskuak Apat-Ospitaleako San Nikolasenak; XII. mendean Jerusalemgo San Joango zaldunek agintzen zuten bertan. 1568an Joana Albretekoak hartu zuen Erlijio Gerretan. Hala ere, Apat-Ospitalea udalerri aldetik Donazaharreren barruan dago.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri independentea zeneko datu demografikoak daude:
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 |
---|---|---|---|---|---|
276 | 294 | 275 | 295 | 314 | 294 |
Ondasun nabarmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donibaneko eliza, herritik hurbil, XV. mendekoa da. XVII. mendeko zenbait eskultura dauka.[7]
- Apat gaztelua[8][9]
- Hilerrian hilerri diskoidal batzuk (ez asko baina ondo kontserbatuak; nabarmentzekoa Apat familiarena) eta gurutzeak daude.
Duzunariztar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joanes Etxakon (1490-1535), militar nafarra.
- Klaudio Harluxet (1939-1994), informatikari, politikari eta euskaltzalea.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ (Okzitanieraz) Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador. lo Congrès.
- ↑ Duzunaritze Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 43/45. or.
- ↑ (Frantsesez) texte, France Auteur du. (1841-01). «Frantziar errepublikako legeak» Gallica (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
- ↑ Ipar Euskal Herriko armarriei buruzko webgunea.
- ↑ Eliza Kultura Ministerioko inbentarioan.
- ↑ Apat aipatu inbentarioan.
- ↑ Apat familiaren gaztelua 3digitala.com-en.