61.000 soldadu 158 kanoi Prusia eta Austriako itsas-armadak
38.000 soldadu 100 kanoi Danimarkako itsas-armada
Galerak
1.700 hildako, zauritu eta preso
1.500 hildako, 700 zauritu eta 3.550 preso
Dukerrien arteko Gerra edo Bigarren Schleswigeko Gerra (danieraz: 2. Slesvigske Krig; alemanez: Deutsch-Dänischer Krieg) Austriak eta Prusiak Danimarkaren aurka egin zuten gerra izan zen. Jatorrian dinastia eta nazio arazoak izan zituen. Schleswig-Holstein dukerria alemaniarra zen, Danimarkaren mendean bazegoen ere, eta luzaroan izan zen hainbat errege dinastiak gutiziatu zuten lurraldea. Austriak eta Prusiak berehala garaitu zuten Danimarka, eta hark uko egin behar izan zion bere lurraldetasunari. Alabaina, hasieran xedaturiko helburuaren arabera, dukerriak Frederiko Augustenburgokoaren agintepean utzi ordez, Holstein Austriaren mendean eta Schleswig, Lauenburgo eta Kiel Prusiaren administraziopean geratu ziren (Gasteingo konbentzioa, 1865). Gerra honetan prestatu zen Prusiako armada, hurrengo urteetan egin behar zituen gerrei ekin aurretik.