Edukira joan

Dušan Makavejev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dušan Makavejev

Bizitza
JaiotzaBelgrad1932ko urriaren 13a
Herrialdea Serbia
 Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
 Serbia eta Montenegro
 Jugoslaviako Erresuma
HeriotzaBelgrad2019ko urtarrilaren 25a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaBelgradeko Unibertsitatea 1955) : psikologia
Jovan Jovanović Zmaj Gymnasium (Novi Sad) (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
serbiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak

IMDB: nm0538445 Allocine: 4026 Rottentomatoes: celebrity/dusan_makavejev Allmovie: p100850
Musicbrainz: f203f6a6-0a7f-407d-8dfe-19ac8c87b79e Discogs: 1360309 Edit the value on Wikidata

Dušan Makavejev (serbieraz: Душан Макавејев, dǔʃan makaʋɛ̌jɛʋ ahoskatua; Belgrad, 1932ko urriaren 13a - ibidem, 2019ko urtarrilaren 25a) jugoslaviar zinema-zuzendaria izan zen. Belgradeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1955ean graduatu zen. Belgraden egin zituen, orobat, zuzendaritzako ikasketak, Antzerki, Irrati, Zinema eta Telebistako Akademian. 1955etik 1958ra, Kino-Club film esperimentala egin zuen, eta Zagreb Films eta Avala Films etxeentzat lan egin zuen gero. 1964ra arte, film laburrak eta dokumentalak egin zituen nagusiki, eta geroago hasi zen film luzeak egiten. 1960ko hamarraldian, Novi film delako zinemagintza berriaren mugimenduko kidea izan zen. 1974az gero, Estatu Batuetan lan egin zuen gehienbat. Haren zinemagintzaren ezaugarri nabarmenenak sarkasmoa, probokazioa eta pesimismoa dira; kontakizun-moldeekin saioak egin zituen, eta, gaiei dagokienez, gizarte-egituraren eta sexu-bizitzaren arteko lotura aztertu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]