Dragoi Ehiztaria
Dragoi Ehiztaria | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Kuba |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kuba eta Donostia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Patxi Barko |
Gidoigilea(k) | Angel Amigo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Guillermo S. Maldonado (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Álvaro Fernández Gabiria |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
Dragoi Ehiztaria 2012 urtean Zurriola Groupek eta Kubako Zinematografia Institutuak ekoiztu eta Patxi Barkok zuzendutako euskal filma da.
Kuban eta Donostian grabatutako film hau euskaraz inoiz egindako filmarik garestiena izan zen,[1] izan ere, 2.500.000 € aurrekontua izan zuen. Bi bertsio banatu ziren: bat gaztelania hutsera bikoiztua eta bestea euskarazko eta gaztelaniazko elkarrizketekin
Estreinatzekotan zela, Patxi Barko zuzendariak filmean zuen ardurari uko egiten ziola jakinarazi zuen prentsa-ohar batez,[2] Angel Amigo gidoilari eta ekoizlearekin desadostasunak tarteko zirela.
Zuzendaria filmaren postprodukzio-lanetik baztertu egin omen zuen Amigok, nahiz eta biek izenpetutako kontratuan esan lan hori zuzendariaren eginkizuna zela. Horrenbestez, zuzendariak adierazi zuen muntaiaren azken emaitza Zurriola Group Entertainment ekoiztetxearena zela, ez berea. Gainera, Amigoren gidoia "eskasa" eta "erdipurdikeriaz betea" zela esan zuen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Gorka (Asier Hormaza) ETA-pmko kide eta 1980ko hamarkadan Nikaragua eta El Salvadoreko gerretan borrokan ibilitako bat, ez da gai Aitor semeak iraganaz egiten dizkion galderei erantzuteko.
Ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaritza | Patxi Barko |
Gidoia | Angel Amigo eta Manuel Pérez |
Ekoizle exekutiboa | Mateo Valencia, Txema Vilches eta Camilo Vives |
Ekoizleak | Zurriola Group Entertainment, ICAIC, EiTB eta TVE[3] |
Musikagileak | Álvaro Fernández Gaviria |
Argazkilaria | Javier Agirre |
Soinua | Iñaki Diez eta Xanti Salvador |
Edizioa | Guillermo S. Maldonado |
Antzezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carlos Acosta-Milian: Andrés
- Xabier Agirre Lopetegi: Larraun
- Javi Alaiza: abokatua
- Pablo Amigo: Aitor
- Mikel Antero
- Ion Collar: Iñaki
- Edwin Fernandez
- Isidoro Fernández: epailea
- Aizpea Goenaga: Maria
- Javier Guilarte
- Asier Hormaza: Gorka
- Itziar Ituño: Maddalen
- Mikel Losada: Eneko
- Jorge Perugorría: Comandante Contra
- Gotzon Sánchez: Ayala
- Roberto Tananta: Jose
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Finaliza el rodaje de "Dragoi Ehiztaria", la película más cara rodada en euskera» Noticias de Gipuzkoa 2009-12-30.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «'Dragoi ehiztaria' filmean zuen ardurari uko egin dio Patxi Barco zuzendariak, Amigorekin haserre» Berria 2012-08-30.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Barton Films. 'Dragoi Ehiztaria' filmaren errodaia Kuban jarraitzen du. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) IMDB Datu-basean
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from apirila 2024
- 2012ko filmak
- Patxi Barkok zuzendutako filmak
- Angel Amigok idatzitako filmak
- Asier Hormazak antzeztutako filmak
- Itziar Ituñok antzeztutako filmak
- Mikel Losadak antzeztutako filmak
- Jorge Perugorríak antzeztutako filmak
- Mikel Anterok antzeztutako filmak
- Aitzpea Goenagak antzeztutako filmak
- Gotzon Sánchezek antzeztutako filmak
- Isidoro Fernándezek antzeztutako filmak
- Euskal Herriko filmak
- Euskarazko filmak
- ETAri buruzko filmak