Edukira joan

Dory

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hoplita batzuk Dory-a erabiliz borrokan.

Dorya edo Dorua (grezieraz δóρυ), lantza mota bat zen, ez oso astuna. Hoplita soldaduen armarik garrantzitsuena zen eta bi metro t´erdiko luzera zuen zurezko pertika batetaz osatuta zegoen, mutur batean, metalezko punta fin eta zorrotz bat zuelarik eta, bestean, kontrapisu bat, hau ere, puntaduna, lurrean erorita zegoen etsaia errematatzeko[1]. Dorya ez zegoen gezi bat edo xabalina bat bezala jaurtitzeko prestaturik hala ere, zuen forma aerodinamikoak aukera ematen zuen jaurtitzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Spartan Weapons» www.ancientmilitary.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]