Dordoina (ibaia)
Itxura
Dordoina[1] (frantsesez: Dordogne, okzitanieraz: Dordonha) Frantziako hego-mendebaldeko ibaia da, herrialdeko luzeenen artean dagoena.
Puy de Sancy (1.886 m) mendian sortzen da, Erdialdeko Mendigunean, eta Auvernia, Limousin, Erdialdeko Pirinioak eta Akitaniako eskualdeak igarotzen ditu. Zehazki, Puy-de-Dôme, Cantal, Corrèze, Lot eta Dordoinako departamenduak zeharkatzen ditu mendebaldetik ekialdera, Girondan, Bordeleko iparraldean, Garonaren ahoan bat egin baino lehen.