Edukira joan

Doolin

Koordenatuak: 53°01′05″N 9°22′37″W / 53.018°N 9.377°W / 53.018; -9.377
Wikipedia, Entziklopedia askea
Doolin
Dúlainn
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Clare konderria
Geografia
Koordenatuak53°01′05″N 9°22′37″W / 53.018°N 9.377°W / 53.018; -9.377
Map
Altuera20 metro
Demografia
Biztanleria200 inguru
Bestelako informazioa

Doolin (irlanderaz Dúlainn), Irlandako Errepublikako Clareko konderrian dagoen kostaldeko udalerria da. Ongi irabazitako Irlandako musika herrikoiaren hiriburu nagusi ezizena du, musika mota honen gune garrantzitsua izateko ospea duelarik, horrek sonako turismogune bilakatzen du, bertan musika emanaldiak eskeintzen diren hiru pub edo taberna daudelarik. Lisdoonvarna udalerriarekin muga egiten du. Hortaz gain, aztarnategi arkeologikoak ere baditu, horietako asko Burdin Arokoak diralarik. Doonagore gaztelua eta Ballinalacken gaztelua udalerri honetako eremuaren barnean kokatzen dira.

Leku nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doolin udalerria bertatik ederki asko ikus daitezkeen Aran uharteetara doazten ferryen portua duen Galway badiako hiru udalerrietako bat da (besteak Galway hiria eta badia horretako ipar-mendebaldean dagoen Rossaveal udalerria dira). Hortaz gain, Doolin udalerria Cliffs of Moher itsaslabar ospetsuetatik oso hurbil dago, Galway eta Limerick/Ennistik Cliffs of Moherrera doazen bi autobus lineak udalerri honetan geltokia dute. Eremu hau the Burren eskualdearen ipar-mendebaldean kokatzen da.

Aille River ibaia the Burren ekualdeko muinoak zeharkatuz Doolin udalerrira jeitsi eta han itsasoratu egiten da. Crab Island uharte txikia Doolin Harbor badiatik gertu dago.

Doolin udalerria badiaren inguruan zehar hiru zatitan banatzen da:

  • "The Harbour", Aran uharteak eta Cliffs of Moherrera doazen itsasontziak eta autobusak hemendik atera ohi dira. Hemendik hurbil akanpaleku on bat ere bada.
  • "Fisher Street" kalea, bertan O'Connor's Pub taberna dago.
  • "Fitz's Cross", bertan ostatua, akanpalekua, bi hotel berri eta beste taberna berri bat daude (azken hiruak 2006/2006 sasoian irekiak).
  • "Roadford", bertan McGann's Pub eta Mc Dermott's Pub tabernak, hiru jatetxe, bi ostatu eta B&B (Bed & Breakfast) ugari daude.

Udalerriak hiru pub edo taberna ospetsu ditu: Gus O'Connor's, McDermott's eta McGann's. Urtero ospatu ohi den Micho Russell Festival Weekend musika zeltiar edo herrikoiaren jaialdia hiru taberna hauetan burutzen da, otsailaren azken ostiralean hasi ohi delarik. Laugarren taberna Fitzpatrick Pub da, udalerriaren muga-mugan dagoelarik.

Doolin leizea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an Doolin Cave leizean Estalaktita Handia deritzona topatu zuten. Luzeraz 7,3 metro (23 oin) ditu, horrek ipar hermisferioko estalaktita ezagunen artean luzeena bihurtzen du. Doolin leizea ingeles mehatzariek Burrengo kareharrian zehar doazen lurpeko ibaiak esploratzen ari ziren bitartean deskubritu zituzten. Doolin Cave leizea modu ekologikoan ustiatuta dago, bertaratzeko bisitarien kopurua mugatua delarik.

Musikari askok Doolinekin lotura estua dute, asko udalerrian noizbait bizi edo bertako tabernetan musika saioak eskaini izan dituzte, horien artean hauek daude: Micho Russell eta bere anaiak ziren Packie eta Gussie, Sharon Shannon, Davy Spillane, Eoin O'Neill, Niall Sheedy, The Waterboys taldeko Steve Wickham eta Michel Bonamie.

Herri kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doolin udalerria PlayStation 3rako Folklore bideo-jokoaren kokalekua da. Bideo-joko honen argudioaren arabera, Netherworld, heriotzaren mundurako sarrera munduko leku honetatik besteri ezin liteke egin, hots, kostaldeko Doolin udalerria.

Doonagore gaztelua eta atzekaldean Doolin udalerria ikus liteke.
Doonagore gaztelua eta atzekaldean Doolin udalerria ikus liteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]