Donna Hightower
Donna Hightower | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Caruthersville, 1926ko abenduaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Austin, 2013ko abuztuaren 19a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, egile abeslaria, abeslaria eta jazz musikaria |
Genero artistikoa | pop musika soula |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Decca Records (mul) Capitol Records |
Donna Hightower (Caruthersville, Missouri, 1926ko abenduaren 28a – Austin, 2013ko abuztuaren 19a)[1] abeslari estatubatuarra izan zen. Oraindik oso txikia zela, Los Angelesera joan zen bizitzera. Oso gaztetatik gustatzen zitzaizkion gospel eta soul erritmoak baina hasieran Jazz musika ere interpretatu zuen.
1958an bere disko berria grabatu zuen: Take One. Bi urte beranduago, Europara bidaiatu eta Berlin, Paris eta Londres bisitatu zituen, Azkenik, Madrilera bidaiatu eta bertan instalatu zen 1969an. Hurrengoko urteetan, Espainiako hiriburuko jazz antzokietan abestu zuen.
1970ean bere lehenengo single espainiarra egin zuen, Soy Feliz, eta bi urte beranduago, Danny Danielekin elkartu zen El vals de las mariposas grabatzeko. Geroago, bere entzutea gutxiagotzen joan zen eta Estatu Batuetara bueltatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.kvue.com. Singer/songwriter Donna Hightower dies in Austin. .
Artikulu hau Missouriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |