Edukira joan

Donibane (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donibane
Iruñea,  Nafarroa Garaia

Bandera


Armarria


Map
Izen ofizialaSan Juan/Donibane[1]
Sorrera1950ko hamarkada
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa Garaia
Herrialdea Euskal Herria
Altuera442 m
Azalera1,17 km²
Demografia
Biztanleria20.300 (2020)
9.145 (45%)
11.155 (55%)
Dentsitatea17.350,48 bizt/km2
AuzotarraDonibanetar
Posta kodea31011

Donibane (San Juan, gaztelaniaz eta San Juan/Donibane, ofizialki) Iruñeko auzoa bat da, hiriaren mendebaldean dago. 1950ko hamarkadan sortutako hirigintza-garapenekin bat dator.

Iparraldean Sanduzelai auzoko artean dago, ekialdean I. Zabalguneko artean, hegoaldean Iturrama auzoen eta mendebaldean Ermitagaña-Mendebaldea auzoen artean.

2020ko maiatzean 20 300 biztanle erregistratu zituen, horietatik 9 145 gizonak eta 11 155 emakumeak.

Eguarasko etxeak eraiki aurretik Donibaneko auzoa etxe txiki eta ortuez osaturik zegoen. Gunea lau errepidek zeharkatzen dute, Donibaneko pasealekua, Barañaingo errepidea, Kanposantuko errepidea eta Basetxeko errepidea. Auzoa 1960ko hamarkadan auzoaren hiritartzea burutu zen —Plan Partziala 1963an onetsi zen—, lehenik eta behin mendebalderago dauden etxebizitzak eraikiz, Donibane Kirol Elkartearen eta Sanduzelai eta Donibaneko auzoak banatzen dituen Biurdana parkearen ondoko etxeak alegia.

Osasuna futbol taldearen antzinako Donibaneko zelaia, auzo honetan izan zen Sadar futbol zelaia eraiki arte.

Donibane auzoaren aireko ikuspegia.

Kale eta etorbideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 13 linea daude:

Kultura eta Jaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Donibaneko Jaiak, patroiaren homenez egiten dira, hau da, ekainaren 23aren inguruan. Egun horretan San Joan Suak pizten dira Hilerriaren aldapan. Beste jaiegunetan, kalejirak, zezensuzkoa, dantzaldia, Erraldoi eta Buruhandiak, etab. ekitaldi izaten dira.

Azpimarragarriak dira Otsailaren bigarren asteburuan ospatzen diren ihauteriak, pertsonai propioekin, euskal mitoligiaren pertsonaiak.

Auzo elkartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Donibaneko Auzo elkartearen egoitza lekuz aldatu dute, Oskia amabirjinako lokaletik, Irantzu Monasterio Plazara, San Juan Xar izeneko lokal berrira.

  • Alfredo Sarasa, Ignacio Arrieta, Asunción de Orbe (2006). Guía de Arquitectura de Pamplona y su Comarca. Pamplona: EHAEN. ISBN 84-611-3284-X.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.pamplona.es/eu/node/15378