Edukira joan

Donejakue apostoluaren eliza (Gillerna)

Koordenatuak: 42°56′57″N 2°51′15″W / 42.94916793°N 2.85419297°W / 42.94916793; -2.85419297
Wikipedia, Entziklopedia askea
Donejakue apostoluaren eliza (Gillerna)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGilerna
Koordenatuak42°56′57″N 2°51′15″W / 42.94916793°N 2.85419297°W / 42.94916793; -2.85419297
Map
IzenaDone Jakue
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa

Donejakue apostoluaren eliza Gillerna herriko eliza da, Zuia udalerrian. Eskualdean egitura erromaniko zaharra ondoen kontserbatzen duen elizetako bat da, eta leiho erromanikoak bistan ditu orain ere. Elizara hegoaldera itsatsia duen apezetxetik sartzen da. Kanpandorrea du berriena, 1949an egina[1].

1974ko erreforma batean, paretetan aldarearen ezker-eskuin zeuden arku erromaniko txiki parea agertu ziren: kredentzia lanak egiten zituztela uste da.

Elizak izan zituen irudi eta erretaula zaharretatik, gordetzen da kalitate handiko Donejakueren irudi bat, Santiago Matamoros delakoaren ikonografian, Clavijoko gudu mitikoa oroituz. 16. mendeko pieza da, dramatismo eta kalitate handikoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Guía de Monumentos Abierto por un día - Murgia-Gopegi. Ermitaraba / El Correo, 6-7 or. (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]