Donejakue bidea
Donejakue bidea | |
---|---|
Donejakue bide ezberdinak. Gorriz eta urdinez Gizateriaren Ondare izendatutako zati nagusiak. | |
Iripizdea | Kulturala (ii, iv, vi) |
Eskualdea | Europa / Ipar Amerika |
Frantses bidea eta Espainiako iparraldeko bideak | |
ID | 669bis |
Data | 1993 |
Herrialdea | Euskal Herria Espainia |
Frantziako bideak Santiagora | |
ID | 868 |
Data | 1998 |
Herrialdea | Euskal Herria Frantzia |
Donejakue bidea[1] Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere.
UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen Espainiako bide zatia 1993an (Euskal Herriko zati bat barne), eta Frantziakoa 1998an (Euskal Herrikoa barne). Europako Kale Nagusi izendapena ere jaso du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibiltarien etorreraren hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Done Jakue apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.
814. urtetik aurrera Compostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.
Ikurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromes-maskorra ohikoa da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Donejakue bideak Santiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek vieira bat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Donejakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.
-
Ikurra Tournaiko katedralan
Euskal Herria, bidegurutzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donejakue bidea egiteko hiru aukera nagusi daude Euskal Herrian zehar: Nafarroako Bidea, Iparraldeko edo Kostaldeko Bidea eta Barnealdeko Bidea. Bigarren mailako beste adar bat dago, halaber, Iruñea eta Agurain Sakanatik lotzen dituena[2]
Europa Kontinentaletik datozen Bide nagusiek sarrera desberdinak dituzte Frantziatik hegoaldetik eta Pirinioetan barrena. Haien artean hiru Izura-Azmen biltzen dira; gero, Donibane Garazitik jarraitzen du, eta Orreagatik Pirinioak zeharkatzen. Beste bat Arlestik dator, eta Pirinioak Somporten barrena zeharkatzen ditu. Bi bide horiek Garesen bat egiten dute eta, harrezkero, Nafarroatik, Errioxatik, Burgostik, Leondik, Lugotik eta Coruñatik barrena jarraitzen du, Santiago de Compostelaraino.
Erromesaldiak apostoluaren ustezko hezurrak aurkitzearen berri zabaldu eta gutxira hasi ziren. Asturiasko Erresuma bere eremua zabaltzen ari zen, eta Leongo lurrak konkistatzen, Al-Andaluseko mugak hegoalderantz eramanez. Hasierako etapa honetan, baina, erromesaldiak eskualde artekoak ziren, erresuma horren barruan, eta itsasokoak batez ere, Frankia karolingiarretik ere joaten baitziren.
Bigarren etapa baten, 1085ean, Nafarroak (Aragoik eta Gaztelak bezala) burguak sortu eta frankoz kolonizatzeko bidea ireki zuen, eta Codex Calixtinus eta Chanson de Roland argitaratu ziren, bide hori sustatzeko liburutzat jotzen dena. Herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitu zuten, merkataritza sustatu, eta kleroz baliatu ziren erromesaldi izpiritua pizteko. Horrela hasi zen Santiago Bide guztien artean ibiliena, ezagunena, Frantses Bidea deritzona. 1200eko Alfontso VIII.aren Nafarroaren inbasioaren ondoren, Araba eta Gipuzkoako bidea ireki zen Gaztelarentzat, Ab Asturica Burdigalam antzinako erromatar bide zaharra Araban zehar baliatuz, eta Leizarrate tuneletik Gipuzkoan gora, aukeran, Donostiatik eta, gero, Irundik paseaz, Gaskoiniara heltzeko.
Bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat bide daude, helburu Santiago dutenak. Nagusiak Frantzian abiatu eta denek bat egiten dute Nafarroan.
Garrantzi txikiagoko beste bide batzuk ere badira. Horietako bat, Kostaldeko Donejakue bidea, Euskal Herriko kostari jarraitzen dio Baionatik Muskizeraino.
Frantzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian lau bide nagusi dira:
- Via Turonensis (Parisen hasi eta Toursen barrena doan bidea)
- Via Lemovicensis (Vezelayen hasi eta Limogesen barrena doan bidea)
- Via Podiensis (Puy-en-Velayen hasten den bidea)
- Via Tolosana (Arlesen hasi eta Tolosan barrena)
Aragoin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Camino Aragonés edo Aragoiko Bidea Frantziako laugarren bide nagusia den Via Tolosana bidearen jarraipena da. Somportetik barrena jarraitzen du Espainian bideak, Huescan, Zaragozan eta Nafarroan barrena, Garesa heldu arte. Herri horretan elkartzen da Nafarroako Bidearekin, Santiago de Compostelarainoko tartea egiteko.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako bideek bat egiten zuten Nafarroako Erresuman sartu eta gero. Batu aurretik, hainbat etapa egiten dituzte Nafarroa Beherean zehar.
- Via Turonensis (3 etapa)
- Via Lemovicencis (2 etapa)
- Salbaterra-Donapaleu (15,5 km) bidea Euskal Herrian sartzen da, Nafarroara Biarnotik helduta
- Donapaleu-Izura (11 km)
- Via Podiensis (2 etapa)
- Nabarrengose-Arüe (18,7 km) bidea Euskal Herrian sartzen da, Zuberoara Biarnotik helduta
- Arüe-Izura (20,5 km) bidea Zuberoatik Nafarroara sartzen da
- Via Tolosana (4 etapa)
- Oloroe-Ospitalepea (22,5 km) bidea Euskal Herrian sartzen da, Zuberoara Biarnotik helduta
- Ospitalepea-Maule (17 km)
- Maule-Donaixti (22,5 km)
- Donaixti-Izura (21 km)
- Aragoiko bidea (3 etapa)
Bide guztiak batzen diren tokian hasten da Nafarroako Bidea
- Nafar bidea ( 5 etapa)
- Izura-Donibane Garazi (22,8 km)
- Donibane Garazi-Orreaga (28 km)
- Orreaga-Larrasoaña (25,2 km)
- Larrasoaña-Iruñea (16 km)
- Iruñea-Gares (23 km)
Garrantzi txikiagoko bideak ere badira.
- Kostaldeko Bidea (10 etapa)
- Baiona-Irun (45 km) bidea bidea Euskal Herrian sartu da, Gaskoiniatik Lapurdira helduta
- Irun-Donostia (26 km) bidea Lapurditik Gipuzkoara sartzen da
- Donostia-Zarautz (21 km)
- Zarautz-Deba (27 km)
- Deba-Markina (20 km) bidea Gipuzkoatik Bizkaira sartzen da
- Markina-Gernika (26 km)
- Gernika-Lezama (27 km)
- Lezama-Barakaldo (25 km)
- Barakaldo-Portugalete (20 km)
- Portugalete-Muskiz (19 km) bidea Euskal Herritik ateratzen da, Bizkaitik Gaztelara igarota
Irundik abiatzen da beste bide bat, Barnealdeko Bidea.
Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantses bidea Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantses bidea Espainiako Donejakue biderik ezagunena eta erabiliena da. Garesen sortzen da Santiago de Compostelaraino, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Palentzia, Leon eta Lugo igarota.
Iparraldeko bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldeko bidea edo Camino del Norte esaten zaio Espainian halaber Kostaldeko Bideari. Espainiar Estatuaren mugen barruan, Frantziatik datorren Soulacko bidearen jarraipena da, Irundik aurrera.
Bizkaiko Golkoaren kostaldea jarraituz Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Lugo igaro ondoren, Arzúa herrian bide nagusiarekin elkartzen da, Santiago de Compostelarainoko bide zatia egiteko. Espainiako Iparraldeko Bideen artean, Kostaldekoa ezagunena eta erabiliena da, baita Donejakue biderik zaharrena. Bere hasiera Apostoluaren zerraldoa aurkikuntzara atzeratzen da, Alfontso II.a Asturiasko Erresumako hiriburua zen Oviedotik, erromeria egin zuenean zerraldo berria ikustera. Lehenbiziko Bidea zen, Kantauriar mendikatea zeharkatuz leku sakraturaino joaten zena; Tineo, Fonsagrada eta Lugotik pasatzen. Erresumako erromesak berehala konturatu ziren kostaldetik joan ezkero bidea askoz leunagoa eta erosoagoa zela; Kostaldeko Bidea jaioa zen. Asturiar Erresuma bere domeinuak zabaltzen dituen batera, Done Jakue apostoluaren zerraldoko aurkikuntzako berria zabaltzen da, eta kostaldetik erromeriak gorantz zihoazen hegoaldeko lurretan arabiarren josita zeuden lurretatik urrutik.
Europa kontinentaletik zetorren erromesak, Irundik iberiar penintsulan sartuz, eta itsasotik zetorrenak eusko, kantabriar edo asturiar kaietan lehorreratzen zirenak, Bidean zehar elkartzen ziren Mendebalderantz jarraituz, islamiar osten urrun. Kristau Birkonkistak islamiarren kontra irabazitako lurrak ziurtatuak egon ondoren, nafar eta gaztelar erregeek, Bideko garrantziaz jakitunak, burguak ezarri zuten eta herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitzen dute (zubiak, ospitaleak, ostatuak...) bidea barneko lurretara saihesten, Frantses Bidea edo Nafarroako Bidera, Santiago Bideen artean ibiliena eta ezagunena.
Platako Bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Platako Bidea edo zilarraren ibilbidea Espainiako hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen bide erromatar zahar bat da, eta batzuek erabiltzen dute erromesaldirako; normalean Meridatik abiatuta, baina Sevillatik ere bai[3].
Barnealdeko Bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barnealdeko Bidea ere, Espaimiar Estatuaren mugen barruan, Euskal Herritik abiatzen dela kontsideratzen da,
Erdi Arotik erromesak Iberiar Penintsulan sartzen ziren Erdialdeko Europatik. Erromesak Irunen, Oiartzunen edo Astigarragan banatzen ziren: batzuek kostaldeko bideari jarraitzen zioten; besteek, barnealdeko errege-bideari. Azken horiek, Gipuzkoa zeharkatu eta Lizarrateko tunela pasatu ondoren, Araban sartzen ziren, gero Gaztelako lurretan barneratzen Frantses Bidearekin bat egiteko, dela Santo Domingo de la Calzadan, dela Burgosen (Briviescatik igaro ondoren). Gipuzkoako barnealdean zehar zihoan bide horrek, garai batean, Orreagatik sartzen ziren baino erromes gehiago izan zuen.
Galizia barruko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galizian bertan, badira Donejakue Bidearen beste adar batzuk. Batetik, hegoaldetik datorren Portugalgo Bidearen adar bat [4].
Ingeles bidea ere badago, Ferroldik hegoalderantz. Bide honek balio die Irlandan, Ingalaterran edo Europa iparraldean bidearen parte moduko bat egin dutenek, azken etapa Galizian egin dezaten[5].
Fisterrarako Bidea, azkenik, erromesaldi ofiziala amaitu ondoren egin ohi den luzapen bat izendatzeko erabiltzen da, Santiagotik itsasoraino, ekialderago iristeko. Fisterrako lurmuturrean edo Muxia herrian, bi amaiera alternatibo ditu bide honek[6].
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José María Anguita. "El Camino de Santiago. Guía práctica del peregrino". (2004) ISBN 978-84-241-0406-1.
- El Camino de Santiago. Antón Pombo. Ed. Anaya Touring. 2004
- Varios Autores. El Camino de Santiago. (1991) ISBN 84-7782-147-X
Kostaldeko Bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Camino de Santiago por la Costa o Camino Norte. Ángel González. 2004
- Done Jakue Bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gasteleraz.
- Guía de los Caminos por Bizkaia. Paseo de los Caminos por Bizkaia. Asociación de Amigos de Vicaya. 1993
- Cantabria y el Camino de Santiago. Asociación de los Amigos del Camino de Santiago de Astillero y Cantabria. 1999
- El Camino de Santiago por Asturias. Consejería de Educación del Principado de Asturias. 1994
- Guía del Camino Primitivo. Asociación de Amigos del Camino de Santiago Astur-Galaico del Interior B73
- Caminos de Santiago del Norte. Asociación Astur-Leonesa de Amigos del Camino de Santiago. 2004
Barnealdeko Bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donejakue bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gazteleraz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jose Maria Satrustegi eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Santutegiko done forma Hegoaldeko tradizioan», Euskera, XLIV, 1999, 2.
- ↑ guaixe.net[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) CONSUMER (https://www.consumer.es/), EROSKI. Via de la Plata. (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
- ↑ (Portugesez) «Porto ganha fiéis na rota de Santiago» www.cmjornal.pt (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
- ↑ «Camino Inglés desde Ferrol - GALICIA» www.turismo.gal (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
- ↑ «Camino de Fisterra y Muxía - Camino de Santiago en Galicia: web oficial» www.caminodesantiago.gal (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Luis Orella: "Konpostelara bideak Euskal Herrian barrena"[Betiko hautsitako esteka]
- Done Jakue Bidearen Euskadiko I. Topaketa: "Done Jakue Bidearen Euskadiko I. Topaketa"[Betiko hautsitako esteka]
Gizateriaren Ondarea Euskal Herrian | ||
---|---|---|
Bizkaiko Zubia • Done Jakue bidea1 (tartean Baionako katedrala eta Ospitalepeko eliza) • Paleolitoko labar-artea2 (tartean Altxerri, Ekain eta Santimamiñe) • Europako pagadi primarioak3 (tartean Lizardoia eta Aztaparreta) Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua4 1Espainia eta Frantziako beste guneekin • 2 Espainiako beste guneekin • 3 Albania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Alemania, Italia, Polonia, Errumania, Eslovenia, Eslovakia, Espainia eta Ukrainako beste guneekin • 4 Kanadan |