Don Juan DeMarco
Don Juan DeMarco | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Don Juan DeMarco |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, komedia erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jeremy Leven (en) |
Gidoigilea(k) | Jeremy Leven (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Francis Ford Coppola |
Konpainia ekoizlea | New Line Cinema |
Edizioa | Antony Gibbs (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Kamen |
Argazki-zuzendaria | Ralf D. Bode |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Bideoa | YouTube |
Don Juan DeMarco 1995eko Jeremy Leven estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako amodiozko drama eta komedia film bat da. Lord Byron olerkariaren Don Juan literatur pertsonaian oinarritua dago. Marlon Brando, Johnny Depp, Faye Dunaway, Rachel Ticotin, Bob Dishy eta Géraldine Pailhas aktoreek antzeztu zuten.
Filmaren soinu bandaren Bryan Adams kanadar abeslariaren Have You Ever Really Loved a Woman? abestiak 1995eko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mozorro eta kapadun gizon gazte bat (Johnny Depp) hesi baten gainean geldirik eta bere buruaz beste egiteko asmoa duela dirudi. Baina poliziak erreskatatu eta aholkularitza psikiatriko batera bidaliko du. Han Jack Mickler (Marlon Brando) doktorearen ardurapean ipiniko dute, erretiroa hartzear dagoen gizon adindua. Gaixoak medikuari Don Juan maitale eta gonazale ospetsua dela aipatuko dio, 1.500 emakume maiteminduarazi dituela, baina haren zoritxarrerako, bere ametsetako emakumea ezagutu eta hura maitemindu ezinik depresio batek jo duela. Kontakizuna aurrera doan heinean, Don Juan DeMarcok bere istorioa kontatuko dio. Nola Mexikon hazi zen eta mozorroa zergatik daraman. Filman zehar medikua Don Juanen istoria zinezkoa ala erokeria bat besterik ez ote den zalantzan jarriko duten hainbat froga agertuko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marlon Brando: Jack Mickler doktorea
- Johnny Depp: John Arnold DeMarco/Don Juan
- Faye Dunaway: Marilyn Mickler
- Selena: rantxera abeslaria
- Géraldine Pailhas: Doña Ana
- Franc Luz: Don Antonio
- Bob Dishy: Paul Showalter doktorea
- Rachel Ticotin: Doña Inez
- Talisa Soto: Doña Julia
- Tom Lister Jr.: Rocco Compton
- Richard C. Sarafian: Sy Tobias detektibea
- Tresa Hughes: Amona DeMarco doktorea
- Stephen Singer: Bill Dunmore
- Marita Geraghty: Jatetxeko eszenaren emakumea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995eko filmak
- Marlon Brandok antzeztutako filmak
- Johnny Deppek antzeztutako filmak
- Faye Dunawayk antzeztutako filmak
- Géraldine Pailhasek antzeztutako filmak
- Bob Dishyk antzeztutako filmak
- Rachel Ticotinek antzeztutako filmak
- Talisa Sotok antzeztutako filmak
- Richard C. Sarafianek antzeztutako filmak
- Carmen Argenzianok antzeztutako filmak
- Jo Champak antzeztutako filmak
- Tom Lister, Jr.ek antzeztutako filmak
- Trevor Longek antzeztutako filmak
- Francis Ford Coppolak ekoitzitako filmak
- New Line Cinemak ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Amodiozko filmak
- Drama filmak
- Umorezko filmak
- Ospitale psikiatrikoetan girotutako filmak
- Kontakizun laburretan oinarritutako filmak