Dominatua
Dominatua Erromatar Inperioko bigarren eta azken fasea izan zen. Hitza latinezko dominus (jauna) delakotik dator. Diokleziano da Dominatuko lehenengo agintaritzat eta botere zibila eta erlijiosoa batu zituen[1].
Printzipatuan, Augusto enperadoretik aurrera zabaldu zen inperioaren lehendabiziko fasean, Errepublikako erei eta ohiturei eutsi zitzaien, legalki Errepublika inoiz ez baitzen abolitu. Fase hori III. mendeko krisialdiarekin bukatu zen (235-375).
Krisialdia amaitu zen Dioklezianok boterea hartu zuenean. Orduan, Errepublikako era eta ohitura zaharrak bertan behera utzita, gobernu-sistema erreformatzeari ekin zion, zaharkituta zegoelakoan. Tetrarkia (teorian, lau enperadorez osatutako agintea: bi zesar eta bi augusto) sortu zuen eta horren bidez, inperioa lau eremutan banatu zuen, lau prefekturatan, bakoitza bere agintariarekin. Agintari guztiek princeps titulua arbuiatu zuten eta horren ordez dominus hartu.[2] Ekialdeko gobernu-sistemaren ereduari jarraituz, agintaria gurtzeko ohitura indarrean jarri zuten.
Dominus, Antzinako Erroman, "nagusi" edo "jabe" esan nahi zuen, esklaboena bereziki. Izena enperadorearen titulu ofizial bihurtu zen, Dioklezianotik hasita, hau, ad 284tik 305era agintari nagusia, enperadorea, izan zelarik, eta, horrela, bera eta bere ondorengoen gobernu motari, dominatua (dominatus) esaten zaio. Aurreko enperadore batzuek ere, hala nola Kaligulak (ad 37-41 errege), Dominus titulua erabili zuten. Trajanoren garaian, ohikoa zen enperadoreari horrela esatea.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Universalis, Encyclopædia. «Définition de dominat - étymologie, synonymes, exemples» Encyclopædia Universalis (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álvarez, Jorge. (2023). «Del Principado al Dominado, cuando los emperadores romanos se convirtieron en autócratas amantes del boato y la pompa» La Brújula Verde (LBV).
- ↑ (Ingelesez) «Dominus | Emperor, Augustus & Ruler | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Funes, Nancy Viviana (2009) "Dominado de Diocleciano, características y fundamentos, diferencias y coincidencias con el sistema creado por Augusto". XII Jornadas Interescuelas/Departamentos de Historia. Departamento de Historia, Facultad de Humanidades y Centro Regional Universitario Bariloche. Universidad Nacional del Comahue, San Carlos de Bariloche, 2009. URL egonkorra: https://www.aacademica.org/000-008/19
- Fe Bajo Álvarez eta Pilar Carrasco Martínez (1999-03-8) "La transición del Alto al Bajo Imperio Romano: El Dominado" Geografía e Historia en Radio 3. Canal UNED.
- "Le Dominat (284 - 476 après J.C.)". Vita Romae. Everytinh Ancient Rome