Edukira joan

Diwan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diwan (eskola)» orritik birbideratua)
Diwan
Datuak
Motahezkuntza-antolakuntza
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
Honen parteeducation in France (en) Itzuli
Ikasle-kopurua4.307 (2019ko iraila)
Historia
Sorrera1977
webgune ofiziala
Facebook: skoliouDiwan Twitter: Diwan Edit the value on Wikidata

Diwan ("hazia") bretainieraz irakasten duen eskola da. Bretainian sortu zituzten mota horretako ikastetxeak 1977an, Galesko eta ikastolen ereduei jarraituz. Haien moduan, Frantziako hezkuntza sisteman txertatuta daude, baina ez era guztiz ofizialean; bestetik, agintariekin harreman gorabeheratsuak mantentzen dituzte.[1]

1977an, Lambaol-Gwitalmeze herrian, Brestetik gertu, ume txikienentzako lehen eskola sortu zuten; gero, 1980an, Lehen Hezkuntzako lehendabiziko eskola; 1988an, lehen collègea; eta 1994an, lehen lizeoa.

1997an, 26 zentro zituzten jada Bretainia osoan zehar, guztira 1.753 ikaslerekin, eta 2003-04ko ikasturtean, 2.761 ikasle ziren. Azken urte hartan, Parisen lehen haur-eskola zabaldu zuten, eta 2007an, orotara 35 zentro martxan zeuden. Azkenik, 30. urteurrena ospatzeko, "Ar Redadeg" izeneko lasterketa aldarrikatzailea antolatu zuten, "Korrika"ren ereduari jarraituz.

Eleaniztasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2-6 urteko ikasleek bretainieraz soilik ikasten dute, baina adinean aurrera egin ahala, frantsesezko ordu gero eta gehiago ere jasotzen dituzte: 7 urterekin, bi ordu eta 10 urterekin, sei ordu. Aurrerago, hirugarren hizkuntza bat (ingelesa) eta laugarrena ere (alemana edo gaztelania) ikasten dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ubiria, Maite. (2023-06-26). «Seaskako ikasleek brebeta euskaraz idatziko dute eta Diwan eskolakoek, berriz, bretoieraz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]