Dionisio Olano
Itxura
Dionisio Olano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altzo, 1894ko otsailaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Lekaroz, 1964ko urriaren 20a (70 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Dionisio Olano Galarraga (Altzo, Gipuzkoa, 1894ko otsailaren 14a - Lekaroz, Baztan, 1964ko urriaren 20a) gipuzkoar idazlea izan zen, Miguel Ángel eta Anizeto Olanoren anaia. Kaputxinoa.
Altsasun, Hondarribian eta Iruñean eliz ikasketak egin ondoren, 1917an, apaiz egin zen. Filosofiako irakaslea izan zen Lekarozko ikastetxean. Zeruko Argia, RIEV, Irugarrengo Prantziskotarra, Verdad y Caridad eta Erromako Tertius Ordo aldizkarietan eman zituen argitara olerki aipagarrienak. Olanoren obra nagusia, Estudios sobre el euskera hablado, 1961ean argitaratu zuen. Olanorenak dira, halaber: Erriarentzako Liturgia, Corpus Christi edo Aldareko Sakramentu Santuaren jai-eguna (1931) eta Prantzisko Santuaren Irugarren Ordenako Ikasbidea (1929).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.