Diabolo (edaria)
Diabolo (edaria) | |
---|---|
Osagaiak | limonada |
Diaboloa alkoholik gabeko koktel bat da, limonada eta ziropa (granadina, menda, marrubia, etab.) nahastuz prestatzen dena, Frantzian eta Ipar Euskal Herrian oso hedatua.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diaboloa lehenago sortua izan arren,[1] Frantzian 1920ko hamarkadan zabaldu zen. Orduko deskribapenaren arabera, edaria orduan "limonada eta likore tintura oso arina",[2] "limonada eta grosella beltzaren likorea" [3], edo "limonada eta ziropa" bezala deskribatzen zen. Zapore ohikoenak granadina, menda, limoia edo grosella beltza dira [4] , [5] .
Itzulpena beste hizkuntzetara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diabolo hitzak ez du baliokiderik italieraz, baina limonada ziroparekin (edo garagardoarekin, pika estiloan) nahastean "gassosa" bezala itzul daiteke. .
Ingelesez, berriz, mint and limonade [6] edo lemon soda with mint syrup[7] esan dakioke.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Flandriako diaboloa ginebraz, limonadaz eta batzuetan bioleta ziropaz osatutako koktel alkoholduna da [8] .
Limonada barik gasdun ura erabiltzen denean, edaria ur marka eta ziropa adieraziz izendatzen da: Vichy fraise, Perrier citron...
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Limonada arrosa Úštěk eskualdean : diabolo fraise.
-
Diabolo menthe bi Montmartreko taberna batean.
-
Txekiar limonada arrosa tradizionala : diabolo grenadine.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Diabolo (étymol. et hist.). .
- ↑ Léon Maillard. (1927-08-15). Les travailleurs du Nord-Africain dans la région parisienne. , 5 or..
- ↑ La France se dessèche-t-elle ?. 1929-08-07, non paginé (vue 2) or..
- ↑ G. O.. (1929-09-06). Les limonadiers sont enchantés de la vague de chaleur. , 2 or..
- ↑ Et un diabolo, un !. 1929-08-31, 17 or..
- ↑ diabolo - traduction - Dictionnaire Français-Anglais WordReference.com. .
- ↑ « Diabolo », dictionnaire Larousse français-anglais (lire en ligne)
- ↑ Diabolo flamand : « Degustam. Appreciam. Colportem ! ». .