Edukira joan

Desna (ibaia)

Koordenatuak: 54°35′38″N 33°17′55″E / 54.5939°N 33.2986°E / 54.5939; 33.2986
Wikipedia, Entziklopedia askea
Desna (ibaia)
Datu orokorrak
Garaiera90 m
Motaibai
Luzera1.130 km
Geografia
Map
Koordenatuak54°35′38″N 33°17′55″E / 54.5939°N 33.2986°E / 54.5939; 33.2986
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Smolensk oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera88.900 km²
Arro hidrografikoaDesna basin (en) Itzuli
Ur-emaria360 m³/s
LakuakDesnogorsk Reservoir (en) Itzuli
IturburuaGolubev Mokh (mul) Itzuli
BokaleaDnieper
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Desna (argipena)».

Desna (errusieraz: Десна; ukraineraz: Десна) Errusia eta Ukrainako ibaia da, Dnieperren ezkerraldeko adarra. 1.130 kmko luzera eta 88.900 km²ko arroa ditu.

Errusiako Smolensk eta Briansk oblastak eta Ukrainako Txernihiv eta Sumyko oblastak zeharkatu ondoren, Kievetik hurbil, Dnieper ibaira isurtzen da. 1.130 kmko luzera du, eta 535 kilometroz nabigagarria da (Novhorod-Siverskitik aurrera).

Ibaiadar nagusiak Bolva, Seim, Oster, Sudost eta Snov dira. Ibai bazterreko hiri garrantzitsuenak, berriz, Errusiako Jelnia, Jukovka, Briansk, Desnogorsk, Trubtxevsk eta Ukrainako Novhorod-Siverski, Txernihiv eta Oster dira.

Desnaren emaria 1884-1995 bitartean neurtua izan da Txernihiven (ahoa baino 120 km lehenago)[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 81.400 km² ditu, arro osoaren % 91,6. Urteko batezbesteko emaria 321 m³/s da; emari handiena apirilean du (1.106 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikienak irail (144 m³/s) eta otsailean (153 m³/s). Abendu hasieratik apiril hasiera arte izozturik egoten da.

Desnaren batezbesteko emariak (m³/s), Txernihiven neurtuak
Datuak: 1884 eta 1995 artean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Desna Txernihiven Webworld.unesco.org

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]