Edukira joan

Desbideragailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizikletako transmisio-sistema moderno bat, aurreko eta atzeko desbideragailuekin

Desbideragailua bizikleta batean martxak aldatzeko kanpoko mekanismo bat da. Desbideragailuak piñoiaren tamaina gurpilari akoplatutako batzuen artean aukeratzea ahalbidetzen du; horrela, piñoi bakoitzarekin martxa-erlazioa aldatzen da.

Historia eta garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada 1800. urtearen amaieran, martxak aldatzeko desbideragailu sistema batzuk diseinatu eta eraiki ziren.

1896an, Edmund Hugh Hodgkinson Londresko ingeniari batek hiru abiadurako martxak aldatzeko sistema gradiente bat patentatu zuen, Desbideragailu modernoaren aitzindaria.

1905ean Paul de Vivie (1853-1930) zikloturista, idazle eta txirrindularitzaren sustatzaile frantsesak, Vélocio goitizenarekin idatzi zuenak, Alpeetarako zenbait sartu-irtenetan berak erabili zituen bi abiaduren atzeko aldagailua asmatu zuen. Lehen diseinu horietan, hagatxoak erabili ziren katea engranaje ezberdinetara mugitzeko.

Campagnolok Super Recorda aurkeztu zuen 1974an

"Le Cyclo" frantziar desbideragailua 1923an hasi zen erabiltzen, Albert Raimondek diseinatua eta fabrikatua. Mekanismoaren diseinua, Raimondek Lehen Mundu Gerran aztertu zituen metrailadoreek inspiratu zutela esan zuten. 1932an "Ciclo Gear Company" britainiarra Raimond eta Louis Camillisek ezarri zuten, eta «Cyclo Standard-a», berriz, pilaka eta arrakasta komertzialarekin ekoiztua izan zen, banandutako osagai bat bezala (bizikleta oso baten zati bezala izan beharrean). "Cyclo Standard-a" zikloturismoaren ohiko desbideragailua izan zen hamarkada askotan, desbideragailu hauek 1970eko hamarkadara arte egon ziren.

1928an Super-Champion engranajea (edo Osgear, Ingalaterran ezagutzen zen bezala) agertzen da, Oscar Egg txirrindulari txapeldunak sortutako konpainiak egina; Vittoria Margherita ere agertzen da, biek, beheko zorroan muntatutako hagatxozko "bultzagailu" bat erabiltzen zuten, palanka bakarreko kate-tenkagailuekin, gertu muntatua edo aulkiaren hodi diagonalean.

Garai hartako errepide txarren ondorioz, hogeita hamar eta berrogeiko hamarkadetan martxak aldatzeko sistemak, aldi berean, bakunak eta oso sendoak izan ziren. Mekanismo horien desabantaila zen trebetasun handia behar zutela funtzionarazteko.

Desbideragailuen sistemak ezagunak egin aurretik, korrikalariek piñoi bikoitzeko abatz bat zuten (bi engranaje, abatzaren alde banatan). Horrela, martxa aldaketa batek martxa gelditzea, atzeko gurpila kentzea eta buelta ematea eskatzen zuen, tamaina ezberdineko engranajea erabiltzeko. Operazio hau noiz egin erabakitzea txirrindularitzako lehen lasterketen alderdi estrategiko garrantzitsua zen.

1937an, aldaketa sistema berri bat sartu zen Frantziako Tourrean, txirrindulariei, gurpilak kendu behar izan gabe martxa aldatzea ahalbidetuz. Desbideragailuak ez ziren errepideko lasterketen ekipo arrunt bihurtu 1938ra arte, Lucien Juyk, enpresari frantziar batek, Simplex sartu zuenean, kable bidezko aldagailua zuen desbideragailu bat.

1940an, Tullio Campagnolok "Corsa" aldagailua asmatu zuen, hagatxo bikoitzeko aldagailuen palanka bat. Corsa-ri "Roubaix" aldagailuen palankak jarraitu zion, ahokatze-mekanismo azkar bat konbinatzen zuena eta katea palanka bakar batekin mugi zezakeena.

1949an, Campagnolok "Gran Sport" delakoa aurkeztu zuen, jada bazeuden atzeko desbideragailuen bertsio finagoa, nahiz eta kable bidez eragindako paralelogramoko atzeko desbideragailuek baino arrakasta komertzial txikiagoa izan.

1980: Shimano 600

Hala ere, sistema hauek, Corsa aldagailuarekin batera, azkenean "paralelogramo artikulatuko" aldagailuek ordezkatuak izan ziren, txirrindularitza modernoari bidea ireki ziotenak.

Desbideragailu mota modernoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordutik izan diren berrikuntza nagusiak izan dira marruskadura-aldagailutik indexazio-aldagailurako aldaketa (Ikusi → Aldagailuaren palanka) eta martxa-kopurua pixkanaka handitzea. Marruskadura-aldagailuarekin, txirrindulariak, lehenik, palanka mugitzen du, kateak hurrengo piñoira salto egin dezan, eta, ondoren, palanka egokitzen du, katea piñoian zentratzeko.

Indexatutako aldagailuaren palanka batek eusteko edo trinketeko mekanismo bat du, aldagailuaren palanka geldiarazten duena, eta, beraz, kablea eta desbideragailua, bultzada edo tira bakoitzarekin distantzia espezifikoetara mugitu ondoren. Indexatutako aldagailu-sistemek birkalibratu egin behar dira kableak luzatzen direnean eta piezak hondatzen edo trukatzen direnean.

Lasterketako bizikletetan, 10 koroako atzeko abatzak agertu ziren 2000. urtean, eta 11 koroako abatzak agertu ziren 2009an.

Gaur egungo mendiko bizikleta gehienek hiru plater dituzte aurrean, eta errepideko bizikletek bi edo hiru izan ditzakete.

Atzeko desbideragailua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzeko desbideragailuak funtzio bikoitza du: koroen arteko katea mugitzea eta plater-desbideragailutik piñoi txikiago batera edo plater txikiago batera aldatzeak eragindako katearen tentsioa mantentzea. Bigarren zeregin hori egiteko, behealdeko ibilbidean kokatzen da, katearen zati ahul batean. Batzuetan, atzeko desbideragailuak abiadura bakarreko bizikleten kate-tenkagailu gisa berrerabiltzen dira, katearen tentsioa ezin baita beste metodo baten bidez doitu.

Plater-desbideragailua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pater-desbideragailuak katea alderik alde mugitu behar du aurreko plateren artean, baina hau goiko aldearekin egin behar du. Katearen tentsiodun zatiak plateraren tamainan dauden alde handiei ere leku egin behar die: 53 hortzetatik 20 hortzetaraino.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]