Deneb
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Cygnus |
Igoera zuzena | 20h 41m 25.9s |
Deklinazioa | 45° 16′ 49″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 1.25 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | A2 Ia |
U−B kolore indizea | −0.24 |
B−V kolore indizea | 0.09 |
Aldakor mota | Alpha Cyg |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | −4.5 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: 1.99 mas/u Dec.: 1.95 mas/u |
Paralajea (π) | 2.29 ± 0.32 mas |
Distantzia | 802 66 pc |
Magnitude absolutua (MV) | −8.38 |
Zehaztasunak | |
Masa | 19 ± 4[1] M☉ |
Erradioa | 203 ± 17[1] R☉ |
Argitasuna | 196,000 ± 32,000[1] L☉ |
Tenperatura | 8,525[1] K |
Biratze abiadura (v sin i) | -4.5 km/s |
Beste izendapenak | |
Deneb, Alfa Cygni (α Cyg / 50 Cyg) izarraren izen propioa da. Cygnus (Beltxarga) konstelazioko izarrik dizdiratsuena, eta gaueko zeruko dizdiratsuenetako bat da, B bandan (iragazki urdina) 1,34ko itxurazko magnitudearekin, eta, V bandan (iragazki berdea) 1,25eko magnitudearekin. Vega eta Altair izarrekin, udako hirukia deritzon asterismoa eratzen du Ipar Hemisferiko ikusleentzat.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deneb izena, arabierazko dhanebetik dator, "isatsa" esan nahi duena, "hegaztiaren isatsa" bezala ulertua (dhanab ad-dajājah), Beltxargaren irudia eratzen duten izar lerrokaketaren barnean duen posizioari erreferentzia argia eginez. Oso ohiko izena da beste izar batzuetan, konstelazio batzuen atzealdeko muturra adierazten duena, Denebola Leo konstelazioan edo Deneb Kaitos Cetus konstelazioan kasu. Deneb Adige edo Deneb el Adige, izen beraren bertsio luzeak dira.
Deneben beste izen tradizional batzuk, Arided (Alfontsotar tauletan agertzen dena), Aridif eta honen aldaera Arrioph, gaur egun ez dira erabiltzen. Gallina, Johann Bayerrek izar hau izendatzeko erabili zuen izen bat da.