Debako geltokia
Deba | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Arakistain plaza, 6; 20820 | |||||||
Udalerria | Deba, Gipuzkoa | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea (Mugi) 5. gunea (BGP) | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 3 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia | |||||||
Lurraldebus | DB04 Mallabia - Ondarroa DB05 Ondarroa - Zumaia DB06 Soraluze - Ondarroa | |||||||
Bestelakoak | Taxi |
Deba Euskotren Trena eragilearen E1 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, N-634 errepidearen alboan eta Arakistain plazaren aurrean, hain zuzen ere. Mugi sistemaren 4. tarifa-gunean eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago. Geltokia Bilbo eta Deba lotzen dituen gaueko trenen geltoki-buru da.
Geltokiak hiru trenbide eta bi nasa ditu, bata izkinekoa eta bestea zentrala. Nasen arteko aldaketa egiteko pasonibela gurutzatu beharra dago. Kanpoaldean komun publikoa dago, eta 100 metrora ordainpeko aparkalekua.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak bi sarbide ditu: bata, nagusia, eskailera eta arrapala bidezkoa geltokiko eraikinera jotzen duena; eta bestea, bigarren mailakoa, arrapala bidezkoa eta zuzenean nasetara jotzen duena, pasonibela dagoen kokalekuan.
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geralekuaren behealdean Lurraldebus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
- DB04 Mallabia – Deba - Ondarroa
- DB05 Ondarroa - Zumaia
- DB06 Soraluze - Ondarroa