Edukira joan

David Popovici

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Popovici

Bizitza
JaiotzaBukarest2004ko irailaren 15a (20 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
HeziketaBukaresteko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua80 kilogramo
Altuera190 zentimetro

davidpopovici.com
Facebook: chlorinedaddy Instagram: chlorinedaddy Youtube: UC7HXVqOxcQTeNShBcu0hm-A Edit the value on Wikidata

David Popovici (Bukarest, 2004ko irailaren 15a) igerilari errumaniarra da. 100 eta 200 metrotan estilo librean aritzen da eta 2024ko Olinpiar Jokoetan urrezko eta brontzezko domina bana eskuratu zituen. Lehenengo errumaniar igerilaria izan zen Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat eskuratzen[1].

Lau urterekin hasi zen igeriketa egiten Bukaresten eta 10 urte zituela gazte mailako Errumaniako errekorra ezarri zuen[2].

Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta 100 metrotako proban Errumaniako errekorra hiru aldiz hautsi zuen (sailkapen proban, finalaurrekoan eta finalean) eta seigarren egin zuen finalean.

2022an Munduko txapelduna izan zen 100 eta 200 metrotan eta Europako txapelduna ere bai. 2024an berriz irabazi zituen lasterketa biak.

2024an Parisko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen, urrezkoa 200 metrotan eta brontzezkoa 100 metrotan[1]. .

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 200 m estilo librea
2024 Paris ( Frantzia) 3. postua, brontzezko domina 100 m estilo librea
Munduko Igeriketa Txapelketak (igerileku luzea)
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina 100 m estilo librea
2022 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina 200 m estilo librea
Munduko Igeriketa Txapelketak (igerileku laburra)
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Melbourne ( Australia) 2. lekua, zilarrezko domina 200 m estilo librea
Europako Igeriketa Txapelketak (igerileku luzea)
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Erroma ( Italia) 1. postua, urrezko domina 100 m estilo librea
2022 Erroma ( Italia) 1. postua, urrezko domina 200 m estilo librea
2024 Belgrad ( Serbia) 1. postua, urrezko domina 100 m estilo librea
2024 Belgrad ( Serbia) 1. postua, urrezko domina 200 m estilo librea
Europako Igeriketa Txapelketak (igerileku laburra)
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Kazan ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 200 m estilo librea
2023 Otopeni ( Errumania) 3. postua, brontzezko domina 100 m estilo librea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Pelshaw, Anya. (2024-07-29). «David Popovici Becomes First Romanian Man To Win Gold At An Olympics After 200 Free Win» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  2. (Ingelesez) Giuclea, Andreea. (2022-06-18). «World Champion David Popovici has everything he needs to become the world’s best swimmer» DoR (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]