Edukira joan

Darth Maul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Darth Maul
Star Warsen unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaGeorge Lucas
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Bikoizketa-aktoreaSam Witwer eta Marc Bretonnière (en) Itzuli
Datu biografikoak
HeriotzaTatooine
HiltzaileaObi-Wan Kenobi
Sexuagizonezkoa
Jardueragizahiltzailea
crime boss (en) Itzuli
war criminal (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Bestelakoak
IrakasleakDarth Sidious
IkasleakSavage Opress (en) Itzuli
EtsaiakJedi, Qui-Gon Jinn (en) Itzuli eta Obi-Wan Kenobi
starwars.com…

Darth Maul sith ikastun bat da Star Warseko fikziozko unibertsoan.

I. Atalaren aurretik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Darth Sidiousen ikastuna da. Zabrak espeziekoa zen, Iridonia planetakoa, eta bere gorputz osoa beltzez tatuatua zuen, antzinako Sith diseinuekin. Buruan hamar adarreko koroa bat zuen, eta hortz zorrotzez beteriko baraila batek itxura beldurgarria ematen zion.

Sidiousek Darth Maul honek bi hilabete baino ez zituenean bahitu zuen, baina hazi zenean, Sidiousek eroritako ontzi batean galduta topatu zuela esan zion.

Indarraren ezagutzaile guztiak bezala, argi sablearen artea erakutsi zioten. Dena den, ez zuen sithen ohiko borroka modua jarraitzen. Bere borroka teknika garbi eta indartsuak, oso ohikoa ez zen aho bikoitzeko argi sablearekin batera oso Sith arriskutsua bihurtzen zuten. Hau da aho bikoitzeko argi sable bat duen pertsonaia urrietako bat. Bere argi sablearen diseinua Exar Kunenean oinarritzen da, elkartutako bi argi sabletan oinarritzen zena, Darth Maulena bitan bana ezin zitekeen arren. Aurretik sekula Jedia izan ez den sith urrietako bat da, eta, beraz, sith hutsa da.

Bere irakasle Darth Sidiousek Eguzki Beltza bezala ezagutzen den talde mafiosoaren aurkako betebehar bat agintzen dio. Bederatzi ordezkariak akabatu behar ditu, eta, horien artean, gaueko arreba baten aurka ere borrokatu behar izaten du, sith izpiekin ustekabean hartzen duena, baina Darth Maulek guztiak gainditzen ditu eta ez du inortxo ere bizirik uzten.

Sei hilabete beranduago, bere betebeharrik garrantzitsuena (non huts egin zuen) Padmé Amidala erregina bizirik harrapatzea eta hau Naboora eramatea izan zen, Merkataritza Federazioaren hitzarmen bat sina zezan.

Tatooinen, Qui-Gon Jinnen aurkako borroka baten ondoren, ezin izan zuen Padmé Amidala erreginaren ontzia geldiarazi, bere agerpenarekin, desagertutzat jotzen ziren sithen berragerpenaz abisatuz, Qui-Gon Jinnek Jedi Kontseiluari berehala jakinarazi ziona.

Naboon izan zuen Jedien aurkako azken borroka, Qui-Gon Jinn akabatuz baina honen ikaslea zen Obi-Wan Kenobiren esku hilez, nork, arrisku biziko egoera bat gaindituz, armarik gabe eta energia erreaktore batetara erortzeko puntuan, Indarra erabili zuen bere burua gorantz bultzatzeko eta eroritako bere maisuaren agri sablea hartzeko, eta, mugimendu bakarrean, sitharen gorputza erdibituz, Obi-Wan erortzeko puntuan egon zen erreaktore berera erori zena.

Errepublika Berriko agenteek, sinestezina den arren, Darth Maulen dohai berberak dituen zabrak bat ikusi izana ziurtatzen dute, adar luzeagoekin eta gorputz erdia, behealdekoa, erabat errobotikoduna. Gainera, sithekin dagoela diote, beharbada liderretako bat bezala. Dena den, inor ez dago guzti hau egia ote den ziur. Kanpo Ertzeko planeta ezezagun baten gordeta dagoela ere uste da, non klon gerretatik bizirik irten ziren bi ikastunekin zegoen konexioa galdu zen. Bere gorroto eta haserreagatik erorketatik bizirik irten zela esaten da.

Unibertso Hedatuaren komiki batean Darth Vaderrek planeta misteriotsu batera bidaiatzen du, non sith bat dirudien batekin topo egiten duen. Hor, Darth Maulen klon bat dutela jakiten du, nork Darth Vaderren aurka borrokatzen du. Zorionez, Darth Vaderrek Darth Maul akabatzea lortzen du.

Borroka estiloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi arte martzial mota ezagutzen ditu. Bere borroka estiloa vaapadaren aldaera bat da, sable bikoitzerako egokitua, Juyo bezala ezaguna, non sablearen alde bat defendatzeko eta bestea erasotzeko erabiltzen den, eta honen aurka garaipena lortzeko aukeraren bat izateko, gutxienez bi pertsonek borrokatu behar zuten Darth Maulen aurka, baten kontra borrokatuko balu, azken honen porrota ia ziurra bailitzateke. Esan behar da, baita ere, Qui-Gon Jinn Jedi zaldunak soilik Jedi kontsul maila ikasi zuela, hau da, Indarraren erabileran zentratzen zen sablearen domeinuan baino gehiago. Horregatik, Darth Maulen aurrean bakarrik geratu zenean ezin izan zuen honen eraso jasan eta garaitu izan zen, baina horregatik, bere izpiritua bizirik mantendu ahal izan zen. Estiloari buruz, Darth Maul Sith Duelistatzat hartzen dela esan behar da, Jedi Arma Maisuaren baliokidea (maila hauek soilik antzinako garaietan ematen dira, Antzinako Errepublikako zaldunen garaietan). Historiako sithik arriskutsuenetako bat izanik, Juyoa erabiltzen du bere haserrea handitu eta hala indar eta abilezia handiagoa lortzeko.

Sablearekin zuen trebezia bere emozioetan oinarritzen zen, ezpata bat defentsarako eta bestea erasorako erabiltzen zuelarik, Jedi bat segurtasunez garai baitzezakeen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]