Dariush Mehrjui
Dariush Mehrjui | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Teheran, 1939ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Pahlavi Iran (1939 - 1979) Iran (1979 - 2023) |
Lehen hizkuntza | persiera |
Heriotza | Karaj, 2023ko urriaren 14a (83 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: sastakatzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Vahideh Mohammadifar (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1964) : filosofia |
Hizkuntzak | persiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, itzultzailea eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Dariush Mehrjui (persieraz: داریوش مهرجویی; Teheran, Iran, 1939ko abenduaren 8a - Karaj, Iran, 2023ko urriaren 14a) irandar zinema-zuzendaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia-ikasketak egin zituen Kaliforniako Unibertsitatean. Lehenengo lanak telebistan egin zituen. Almas-e 33 (1967) film luzearekin egin zuen debuta zinemagintzan. Nolanahi ere, ohiko film komertzial batek, Gaav (1971) izenekoak, ezagutarazi zuen nazioartean, Venezian eta Chicagon irabazitako sariei esker. Film hori zela eta, arazoak izan zituen zentsurarekin. Hurrengoa, Dayere-ye Mina (1975), debekatuta egon zen bi urtez, eta Madrase-i ke miraftim ez zen 1989ra arte eman. Ejareneshinha (1998), berriz, Irango zinemako historiako ikusiena izan zen.
Hurrengo filmetan, beste norabide bat hartu zuen, Fellini eta Luis Buñuel maisu mendebaldarren eraginpean, eta Irango emakumezkoen egoerari buruzko trilogia egin zuen, arrakasta handikoa, bai kritikaren aldetik bai ikusleen aldetik ere: Sara (1993), Pari (1997) eta Laila (1998). Beste lan batzuk: Aqa-ye Halu (1971), Postchi (1973), Dayere-ye Mina (1975), Qale-ye Alamut (1979), Shira (1988), Hamun (1990), Banu (1992) eta Derakhte golabi (1998). Egin duen azken filma Aseman-e mahboob izenekoa da (2011).
2023ko urriaren 14an hil zuten, labankadaz, emaztearekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Dariush Mehrjui IMDb