Damian Milton
Damian Milton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1973ko abuztua (51 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Tesia | Educational discourse and the autistic student: a study using Q-sort methodology (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa, gizarte-psikologoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | University of Kent Tizard Centre (en) (2017ko abuztuaren 1a - |
Damian Elgin Maclean Milton (1973ko abuztua[1]) britainiar soziologo eta gizarte-psikologoa da, pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile gisa ere ezaguna. Kenteko Unibertsitatean irakasten du eta National Autistic Society erakundeko aholkularia da[2][3].
Autismoarekiko interesa 2005ean piztu zitzaion, bere bi urteko semeak diagnostikoa lortu ondoren. Miltoni berari Asperger sindromea (autismo mota bat) diagnostikatu zioten 2009an, 36 urte zituela[3][4].
2012an lehen aldiz aurkeztu zuen «enpatia bikoitzaren arazoaren» teoriagatik da ezaguna batez ere[5][6][7]. Kontzeptua aurreko diskurtsoan egon bazen ere, Jim Sinclair moduko aktibistek 1990eko hamarkadatik aurrera egindako argudioetatik abiatuta, Miltonek nabarmen zabaldu zuen[3][8].
Miltonek autismoarekin lotutako 250 idazlan baino gehiago idatzi ditu[2]. Desgaitasunaren eredu soziala erabiltzen du[3][7] eta bere argitalpenetako askok iraganeko teoriak kritikoki aztertzen dituzte. Esaterako, autoestimulazioa positiboki ikusi behar dela eta autistei lagun diezaiekeela argudiatu du[9]. Bere lanak harrera ona izan du akademikoen artean[10][8][11], baita pertsona autisten artean ere[6][12].
Spectrum 10K proiektuaren aurka agertu da eta zalantzan jarri du ea benetan lagungarria zen pertsona autisten ongizatean[13].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikuluak
- On the ontological status of autism: the 'double empathy problem' (2012)
- The normalisation agenda and the psycho-emotional disablement of autistic people (2012)
- Autistics speak but are they heard? (2013)
- Autistic expertise: A critical reflection on the production of knowledge in autism studies (2014)
- How is a sense of well-being and belonging constructed in the accounts of autistic adults? (2016)
- Making the future together: Shaping autism research through meaningful participation (2018)
- Redefining Critical Autism Studies: a more inclusive interpretation (2018)
- Liburuak
- A Mismatch of Salience: Explorations from the Nature of Autism from Theory to Practice (2017)
- The Neurodiversity Reader: Exploring Concepts, Lived Experience and Implications for Practice (Susy Ridout, Nicola Martin, Richard Mills eta Dinah Murrayrekin batera, 2020)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Damian Elgin Maclean Milton» Gov.uk (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ a b (Ingelesez) «Dr Damian Milton. Senior Lecturer in Intellectual and Developmental Disabilities» University of Kent (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Milton, Damian. (2012). «So what exactly is autism?» Autism Education Trust (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Dr Damian Milton» Transform Autism Education (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Milton, Damian E.M. «On the Ontological Status of Autism: the ‘Double Empathy Problem’» Disability & Society 27 (6): 883-887. 2012-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ a b (Ingelesez) Rozsa, Matthew. «Being autistic may amount to a language difference — not an impairment» Salon 2021-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ a b (Ingelesez) Love, Shayla. «What Does It Mean to Have a ‘Weird’ Brain in the Age of Neurodiversity?» Vice 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ a b (Ingelesez) Zamzow, Rachel. «Double empathy, explained» Spectrum 2021-07-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Milton, Damian. (2014). «Going with the flow: reconsidering 'repetitive behaviour' through the concept of 'flow states'» in Jones, Glenys; Hurley, Elizabeth Good Autism Practice: autism, happiness and wellbeing. Birmingham: BILD, 38-47 or. ISBN 978-1-905218-35-6..
- ↑ (Ingelesez) Askham, Angie Voyles. «‘Theory of mind’ in autism: A research field reborn» Spectrum 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Woods, Richard; Waltz, Mitzi. «The strength of autistic expertise and its implications for autism knowledge production: A response to Damian Milton» Autonomy, the Critical Journal of Interdisciplinary Autism Studies 1 (6) 2019-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Ingelesez) «Milton’s ‘double Empathy Problem’: A Summary for Non-academics» Reframing Autism (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Askham, Angie Voyles; Dattaro, Laura. «Backlash from autistic community pauses research, exposes communication gaps» Spectrum 2021-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).