Détente
Politikagintzan, détente "lasaitzea" edo "arintzea" esan nahi duen termino frantsesa da. Testu historiko askotan "distentsioa" ere esaten diote. Terminoa 1970aren hasieratik erabili zuten nazioarteko politikan. Normalean, nazioarteko edozein egoeratan erabiltzen dute, non nazio jakin batzuek, aurrez etsaiak izan arren, ez baitute ageriko gerran parte hartzen, tentsioak gutxitzen dituzten diplomaziaren eta konfiantza eraikitzeko neurrien bidez. Hala ere, hitza, nagusiki, Gerra Hotzaren urtze prozesuan Sobietar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko tentsioaren murrizketa deskribatzeko erabiltzen dute, 1940ko hamarkadaren amaieran nazien erregimena erori zenetik 1980ko hamarkadaren hasiera arte gertatu zena. Errusian, "razriadka" (errusieraz: разрядка) terminoa erabiltzen dute.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Suri, Jeremi. Power and Protest: Global Revolution and the Rise of Détente. Harvard University Press (2003).
- Sarotte, M. E. Dealing with the Devil: East Germany, Détente and Ostpolitik, 1969-1973. University of North Carolina Press (2001).