Cupa
Itxura
Cupa (latinez singularrean, cupa eta pluralean, cupae) oinplano luzanga eta estalki zilindrikoa dituen hilobia estaltzeko eta markatzeko monumentu mota sinple bat dira. Cupa upel esan nahi du latinez, eta, cupa bat upel erdia lurrean etzana ematen duenez izen hori emango zitzaion seguruenik. Erromatar Inperioko eskualde batzuetan erabili ziren, I. eta III. mendeen artean. Sarkofagoaren sinonimo gisa ere erabiltzen da[1].
Hala ere, nahiko sinplea den arren, zentzu etimologikoan hainbesteko aniztasuna du, non, askotan, autoreen arteko desadostasunera eramaten baitu terminoaren beraren adostasuna ezartzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ María del Pilar Caldera de Castro, “Una Sepultura de cupa hallada en Mérida. (Consideraciones acerca de estos monumentos funerarios)”, Habis, nº 9, (1978), p. 455, (todo en las pp. 455-464).