Edukira joan

Cruz Otxoa de Zabalegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cruz Otxoa de Zabalegi


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua



Erresumako senataria

Bizitza
JaiotzaGares1840ko maiatzaren 3a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaToledo1911ko otsailaren 25a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, politikaria, kazetaria eta Kalonjea
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Miguel Cruz Otxoa de Zabalegi Paternain (Gares, Nafarroa, 1840ko maiatzaren 3a - Toledo, Espainia, 1911ko otsailaren 25a) nafar elizgizona, legegilea eta politikari karlista izan zen.

Zuzenbideko, teologiako eta filosofiako ikasketak egin zituen Zaragozako eta Salamancako unibertsitateetan. Zaragozako unibertsitateko katedraduna zen eta Gorteetako diputatu hautatu zuten 1869. eta 1871. urteetan, eta senatari 1893[1]. urtean.

Hirugarren Karlistaldian Santa Kruz apaizaren taldearekin parte hartu zuen. 1873. urtean atxilo hartu eta hiltzera kondenatu zuten hasieran; gero bizia barkatu zioten. 1882. urtean egin zen apaiz eta Gasteizko elizbarrutiko epaile izendatu zuten. Legitimista Español egunkarian eta El Boletín Eclesiástico de la Diócesis de Calahorra aldizkarian idatzi zituen lan aipagarrienak. Harena da Memorias de la Campaña carlista obra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.