Edukira joan

Cristina Huete (ekoizlea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Huete (ekoizlea)
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Espainia
Familia
AitaManuel Huete
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea
Lantokia(k)Espainia
Jasotako sariak
IMDB: nm0400152 Edit the value on Wikidata

Cristina Huete (Sao Paulo, Brasil, XX. mendea) zinemako ekoizlea da. 20 filmetik gora egin ditu 4 hamarkadatan, horietako batzuk Goya eta Oscar sariak irabazi dituzte.[1]

Sao Paulon (Brasil) jaioa.[2] Manuel Huete Aguilar komiki-marrazkilariaren eta aktorearen alaba da eta Lala Huete jantzi diseinatzailearen ahizpa. Fernando Trueba zinema-zuzendariarekin ezkonduta dago eta Jonás Trueba zine-zuzendari eta gidoilariaren gurasoak dira.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huetek zinema-ekoizle gisa garatu du bere ibilbide profesionala. 1992an, Fernando Trueba zuzendariaren Belle Epoque filmarekin lortu zuen lehen Film Onenaren Goya saria, bere bikotekide eta ohiko kolaboratzailearekin. Ingelesezkoa ez zen film onenaren Oscar saria jaso zuen filmak.

1999an, film onenaren bigarren Goya saria jaso zuen La niña de tus ojos filmarengatik, Truebak zuzendua.

Animazioko film onenaren Goya saria jaso zuen Chico y Rita filmarekin, animazioko ekoizpenaren eremuan egindako lehen aldian. 2011ko Oscarretan Animazioko Film Luze Onenaren sarirako izendatu zuten.

2014. urtean David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados filmarekin lortu zuen berriro Goya saria

2019an Zineko Emakumea Saria jaso zuen.[3][4][5]

2024an Goya sarietarako izendatua egon den ‘Dispararon al pianista’ animaziozko filmaren Cristina Huete ekoizleak hauxe esan zuen:[6][7]

«Mundu guztia prest dago haurrentzako animazioa finantzatzeko, baina helduentzat bada, kontua aldatu egiten da».[7]

Hauexek dira bere ekoizpen batzuk:[8]

Cristina Huete erdian aurrean, Berlinale 2017
Vivir es Fácil con los Ojos cerrados (2013)
El Artista y la modelo (2012)
El Baile de la victoria (2009)
Bienvenido a Casa (2006)
El Milagro de Candeal (2004)
Soldados de Salamina (2002)
Obra Maestra (2000)
Calle 54 (2000)
Los Peores Años de Nuestra Vida (1994)
Amo tu cama rica (1991)
Sal Gorda (1984)

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1992an, Film Onenaren Goya saria, Belle Epoque filmarekin
  • 1992an Ingelesezkoa ez zen film onenaren Oscar saria, Belle Epoque filmarekin .
  • 1999an film onenaren bigarren Goya saria, La niña de tus ojos filmarekin.
  • 2011n Chico y Rita animazioko film onenaren Goya saria; baita Premio Platino, Europako zinema saria, Annie Sariak eta Zilarrezko Cóndor Saria.[7]
  • 2011ko Oscarretan izendatua Chico y Rita Animazioko Film Luze Onenaren sarirako.
  • 2014. urtean Goya saria Vivir es fácil con los ojos cerrados filmarekin.
  • 2019an Zineko Emakumea Saria.[3][5]
  • 2024an animaziozko filma onenerako izendatua Goya sarietan, ‘Dispararon al pianista’ lanarekin.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) ARGÜELLES, J. L.. (2019-11-23). «Cristina Huete: "Llegué al cine por amor, junto a Fernando Trueba"» La Nueva España (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  2. Cinerama. «Personaje: Cristina Huete» https://www.cinerama.es/.
  3. a b AV451, Redacción. (18 de septiembre de 2019). «La productora Cristina Huete, Premio Mujer de Cine 2019» Audiovisual451.
  4. (Gaztelaniaz) Patandi. (2019-09-23). «Cristina Huete, Premio Mujer de Cine en el Festival de Gijón» Gatrópolis (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  5. a b (Gaztelaniaz) A, M. F.. (2019-11-24). «Cristina Huete recoge su Mujer de Cine emocionada y recordando a Anne Deluz» El Comercio: Diario de Asturias (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  6. (Gaztelaniaz) «Cristina Huete: "Lo que pasa es que estoy loca, pero debería decirle a Fernando que no, que la animación es muy difícil"» Kinótico (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  7. a b c (Gaztelaniaz) AV451, Redacción. (2024-02-07). «Cristina Huete, productora de ‘Dispararon al pianista’: «Todo el mundo está dispuesto a financiar la animación para niños, pero si es para adultos, la cosa cambia»» Audiovisual451 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  8. «Cristina Huete» NoSoloCine (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).[Betiko hautsitako esteka]
  9. (Gaztelaniaz) «Lista completa de premiados y nominados en los Premios Goya 2024» www.antena3.com 2024-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]